2026-04-13
HomeIndustriaPapergintzaOstegunetik aurrera bi orduko lanuzteak Unipapel enpresan kaleratutako langilearen berronartzea eskatzeko

Ostegunetik aurrera bi orduko lanuzteak Unipapel enpresan kaleratutako langilearen berronartzea eskatzeko

Pasan astean Unipapel enpresak inongo justifikaziorik, inongo argudiorik… eman gabe langile bat kaleratu zuen. Neurri honen aurrean langileek, martxoaren 7tik aurrera 2 orduko paroak egingo dituela jakinarazi du Enpresa Batzordeak.

Enpresa batzordeak adierazi du Madrileko zuzendaritzak egindako bisitaren ostean, "zerbait txarra bazetorrela" pentsatu zutela, baina ez zutela espero lankide baten kaleratzea etorriko zenik.

Neurri honen aurrean eta inongo kaleratze ez bidezkorik onartuko ez dutela argudiatuz, Unipapeleko langileek erantzuteko beharra ikusi dute eta horretarako txanda bakoitzean 2 orduko geldialdiak egiten hasiko direla iragarri dute. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek eta ELAk greba dinamika abiatuko dute EAEko udal langileen sektorean

EUDELi eta EAJ, EH Bildu eta PSE-EE alderdi politikoei exijituko diete Udalhitzeko eta udaletako mahaietan lan baldintzak hobetzea hemen eta orain negoziatuz. Apirilaren 23an...

Zumaiako Estaños Matienako langileek greba egingo dute euren osasuna eta segurtasuna berma daitezen exijitzeko

Hainbat lan istripu izan dira enpresa horretan, eta iragan urtarrilaren 31n langile bat hil zen lanean. Hala ere, enpresak ez du berehalako neurririk hartu...

LABek politika publiko propioak exijitzen ditu, Nafarroako erregularizazioa enplegu arloko eskubideak gauzatzeko eta beste askotan aurrera egiteko abiapuntua izan dadin

Nafarroako Gobernuko presidenteak deituta, gaur bilera egin dute enpleguari eta migratzaileen erregularizazioari buruz hitz egiteko. LAB sindikatuak enpleguaren erregularizazioan eta kontrolean hobekuntza bat exijitzen...