2026-03-17
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOsasun publikoaren aldeko martxak Osakidetzan

Osasun publikoaren aldeko martxak Osakidetzan

Larunbatean, hiru martxek zeharkatu zituzten Bilbo, Donostia eta Gasteizko kaleak gure Osasun sistema publikoa arrisku bizian dagoela eta denon artean defendatu behar dugula aldarrikatzeko.

Osakidetzako LAB, ELA, SATSE, SME, ESK eta CCOO eta UGT sindikatuek deituta eta zenbait auzo, pentsionista eta erabiltzaile elkarteren babesa eta presentziarekin, oso arrakastatsuak izan ziren. Urkullu, Darpon eta Armentiaren hitzak gezurtatuz, bertan ez zeuden soilik ordezkari sindikal batzuk soldata igoera eskez; larunbateko argazkia oso bestelakoa zen: ordezkari sindikalak, langile finkoak, aldikako langileak, langabetu, pentsionista eta erabiltzaileak baturik helburu bakar batekin: euskaldunok nahi dugun Osasun publikoa, kalitatezko eta esukaldunaren borroka egitea, enplegu sortuz eta egonkortuz. Larunbatean ere, kaleak izan ziren gure lanpostua, Urkullu jauna.


 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

105.000 lagun inguru Hego Euskal Herriko kaleetan, LGS propioaren alde

https://youtu.be/Z3qMSklmn14 Martxoaren 17ko Greba Orokorraren arrakasta berretsi da mobilizazio masiboetan: Bilbo (45.000), Donostia (30.000), Gasteiz (15.000), Iruñea (10.000), Eibar (4.000) eta Tutera (600). Martxoaren 17ko greba...