2026-02-01
HomeEkintza SindikalaOsakidetzako mahai sektorialean gertatutakoak Jaurlaritzaren negoziaziorako borondate falta erakusten duela adierazi du...

Osakidetzako mahai sektorialean gertatutakoak Jaurlaritzaren negoziaziorako borondate falta erakusten duela adierazi du GarbiƱe Aranburuk

GarbiƱe Aranburu idazkari nagusia Euskal Telebistako ā€œEgun on Euskadiā€ saioan izan da, aktualitateko hainbat gairi buruz hitz egiteko; besteak beste, Osakidetzako mahai sektorialaren azken bileran gertatutakoari buruz. Zentzu honetan, atzoko bileran Eusko Jaurlaritzaren negoziaziorako borondate falta agerian geratu zela nabarmendu du, eta langileen aldarrriak mahai horretatik kanpo daudela salatu du, horietako asko pandemia aurreko eskaerak direlarik; langile falta, kasu. Jaurlaritzak mahai sektoriala informazioa emateko gune huts gisa ikusten duela kritikatu du, inolaz ere negoziazio gune gisa, eta, horren aurrean, sindikatuok mobilizatzea beste biderik ez dugula defendatu du. Gasteizko Gobernuaren jarrera larria dela berretsi du LABeko idazkari nagusiak, are eta gehiago elkarrizketaren aldeko etengabeko apologia egiten duenean.

Enpleguaren arazoari buruz ere hitz egin du, beste gai batzuen artean. Honen harira, GarbiƱe Aranburuk esan du lehentasunezkoa behar duela izan arazo honi irtenbide bat bilatzea, enplegu suntsiketa izugarria baita. Gainera, honen atzean, elementu batzuk errepikatzen ari direla jakinarazi du; hain justu, enplegu suntsiketa hori irabazi handiak izan dituzten enpresetan gertatzen ari dela esan du, enpleguarekiko inolako baldintza eta konpromisorik gabe diru publikoa jaso duten enpresetan. Honi buruz hitz egiteko borondaterik ez dagoela salatu du, eta delako Elkarrizketa Sozialeko Mahaia patronalaren eta Jaurlaritzaren politikak zuritzeko besterik ez dutela baliatzen nabarmendu du. Hala, enpleguaren arazoa politizatzearen beharra aldarrikatu du, eta, hori lortu ahal izateko, erantzun mobilizatzaile orokorren beharra azpimarratu du. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...