2026-03-13
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOsakidetzako Emergentziak zerbitzuak bidezko lan-baldintzak eskatu ditu Eusko Legebiltzarrean

Osakidetzako Emergentziak zerbitzuak bidezko lan-baldintzak eskatu ditu Eusko Legebiltzarrean

Osakidetzaren Emergentziak zerbitzuko Langileen Batzordeak, LAB, ELA, CCOO, SATSE, ESK, SME eta UGT sindikatuekin batera, Eusko Legebiltzarraren aurrean elkarretaratu da Gasteizen.

“Zerbitzuko Zuzendariak errealitatea ukatzen du eta errespetua galdu digu. Zuzendaritza honek negoziatzeko gaitasunik ez duela uste dugu eta, horregatik, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendaria den Juan Carlos Sotorekin elkarrizketak hasteko eskaria egin dugu”, adierazi dute sindikatuek.

Langile Batzorde guztiaren oniritziarekin, defizitarioa zen 2018ko egutegi inposatua gaitzesteko mobilizazioak abiarazi ziren. “Langileon parte-hartze eta babesari esker, egutegiok atzera botatzea lortu zen. Horrekin batera, egungo arazo eta ezinegonei konponbidea emateko, zuzendaritzarekin bilerak hasi genituen”, azaldu dute sindikatuek.

Emergentzietako zuzendaritzak, zerbitzuaren egoera guztia berraztertzeko konpromisoa hartu zuen. Langileen Batzordeak, prozesu horretan, gutxienez honako gai hauek defendatu nahi zituen:

• Emergentzietako osagarria langile guztientzat.
• Koordinazio eta erantzukizun osagarria, koordinazio lanak egiten dituzten langile guztientzat. Manutentzioa, ordutegia eta atsedenak.
• Aldi baterako langileentzat egonkortasuna.
• Urteko egutegiaren negoziazioa.
• Informazioa transmititzeko denboraren aitorpena (txandartekoa)
• Formakuntza jarraia ugaritzea, lan orduetan izanda.
• Sakabanatze geografikoa, egutegiagatik, base batetik bestera ibili behar dutenentzat.
• Laneko arropa egokia.
• Lanpostu funtzionalen berrikuspena eta balorazio objektiboa. Emergentzietako arriskuagatiko balorazioa kontuan hartuz.

Martxoaren amaieran, sindikatuek negoziazioak apurtu zituzten. Izan ere, Emergentzietako Zuzendaritzak ez zuen txandartekoa aitortu nahi, dagoeneko langile guztiek egiten duten arren. “Beste gaiak lantzen jarraitzeko gutxienekoa zen txandartekoa eta ez gerenteak bere eskutitzean aipatzen dituen hiru gaietan bakarrik”, argitu du Emergentzietako Langileen Batzordeak.

“Negoziazioen hausturaren ondoren eta Emergentzietako Zuzendariaren errespetugabeko jarrera manipulatzailea ikusita, protesta ekintzekin jarraituko dugu bidezko lan-baldintzak eskatzeko”, ohartarazi dute sindikatuek.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Zubietako Erraustegiko langileen lehenengo lanuztea eta manifestazioa

Gaur, martxoak 12, Zubietako erraustegiko langileen lehenengo lanuztea eta manifestazioa izan da, beraien lan baldintzak arautu behar dituen enpresa hitzarmena aldarrikatzeko. Aurreko astean eta proposamen...

LAB sindikatuak positiboki baloratu du EAEko espetxeetan Administrazioak ekainaren 1etik aurrera ez direla 24 ordutako txanda kateaketak onartuko erabaki izana

Erabaki hori azken urteetan LABek lan osasunaren eta atseden eskubidearen alde egindako etengabeko salaketen ondorio da. Sindikatuak azpimarratu du urteak behar izan direla espetxe eskumenak...

Hithium enpresa Nafarroara etortzea bertako industriarentzat eta sektoreko langileentzat berri gazi-gozoa da

2025ean Nafarroako Industrian egondako enplegu suntsiketaren ondoren, bertze transnazional bat lekukoa hartzea ez du herrialdeko eta bertako langileriaren beharrak aseko. Pasa den urtean Nafarroako Industriak...