O28: SAKANA EZ DA IXTEN!
0
AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS
Lizarrako Tenerias Omegako langileek manifestazioa egin dute lanpostuen defentsan eta enpresaren itxieraren kontra
TenerĂas Omega 79 langile dituen eta behi-larrua ekoizten dituen Lizarrako enpresa bat da. Duela bi aste baino gehiago, enpresako zuzendaritzak, bere abokatuarekin eta konkurtso Administrazioarekin batera, premiazko bilera batera deitu zuen enpresa-batzordea, eta bertan adierazi zien lantoki horretarako irtenbide bakarra likidatzea zela, eta, ondorioz, langile guztiak kaleratzea.
Euskotreneko hizkuntza-eskakizunen epaia irabazita, euskararen normalizazioaren alde eta oldarraldiari aurre egiten segiko dugu
Poztekoa da hizkuntza eskakizunak baliogabetzeko UGTren asmoek aurrera egin ez izana eta LABen arlo juridikotik eginiko lanari esker euskararen aldeko epaia erdietsi izana.
Borroka sindikalari eta presio sozialari esker gurpil-aulkia darabilen garbitzailearen enpresak oraingoz lanera ez joateko erran izana ospatzen dugu
Borroka sindikalari esker eta hortik sorturiko presio sozialari esker, joan-etorrietan gurpil-aulki bat erabiltzen duen garbitzailearen enpresak gaur arratsaldean jakinarazi dio langileari ez duela bere lanpostura joan behar –Iruñeko Mendigoiti eskolan 17:00etan egin behar zuen–, bere osasun zaintzako zerbitzuak gaitasun-txostena eman arte. LAB sindikatuatik langile honen osasunaren eta osotasun fisikoaren aldeko borrokaren lehen bataila irabazi izana ospatzen dugu. Hala ere, gogorarazten dugu une honetan bertze garbitzaile bat lanean ari dela, nahiz eta ibiltzeko eskorga bat behar izaten duen.