2026-03-20
HomeEkintza SindikalaNegoziazio Kolektiboari irtenbide bat emateko akordioari ezetza eman dio patronalak

Negoziazio Kolektiboari irtenbide bat emateko akordioari ezetza eman dio patronalak

Negoziazio Kolektiboaren esparruan uztailaren 7ko eskenatokia ekidin ahal izateko gaur LHKn izandako azken bileran ez da akordiorik egon. Patronalaren ezezkoak akordioa posibleari ateak itxi dio. Honen aurrean, LABek argi utzi nahi du jokamolde honekin patronalak gerra deklarazio bat egiten diola herri honi, ez bakarrik herri honetako langileei. Datorren astelehenean LABek eskenatoki berria aztertu eta iniziatiba berriak aurkeztuko ditu Donostian.

LABen IRAKURKETA 

Emandako azkeneko bilera saiakera dela eta LABek honako adierazpenak egin nahi ditu:

-Ez dago akordiorako aukerarik. Patronalak ez du inongo akordiorik nahi. Confebask, Cebek, Adegi eta SEAk ez du inongo borondaterik. Diskurtso publiko bat garatu dute langileen indarra indargabetu nahian. Gaur agerian geratu da patronalak gerra deklarazio bat egiten diola herri honi, ez bakarrik herri honetako langileei.

-Balizko akordioaren balioa erabat politikoa da. Herri honek tresna propioak mantendu behar ditu irteera propio bat eduki nahi badu, lan harreman eredu propio bat nahi badu. Negoziazio kolektiborako eskubidea mantendu behar du krisiari irteera propio bat edukitzeko. Soldatak eta lan baldintzak mantendu ahal izateko eta lan harremanetarako Euskal esparrua eraikitzeko, ezinezkoa baita bakarrik enpresa eremutik eraikitzea. Hori da jokoan dagoena.

-Beraz ez gaude lan gatazka baten inguruko arazo baten aurrean. Arazo politiko baten aurrean gaude. Urkulluri argi geratzen zaio zeinek agindu nahi duen herri honetan. Gobernuaren gainetik elite txiki batek agintzen du eta Lehendakariak erabaki beharko du hemendik aurrera sortuko den konfliktibitate egoeran, euskal ekonomiaren kalterako izango den egoeran noren alde lerrokatuko den, noren alde arautuko duen.

-LAB azken momentuan akordio batetara heltzeko borondatearekin etorri da gaur bilerara. Borondate hori genuen orain dela urte eta erdi eta borondate berdinarekin etorri gara gaur. Eta LABek argi du akordio hori borroka bidez lortu daitekeela, hitzarmen sektorial eta enpresa hitzarmenak blindatu daitezkeela. LABen norabide horretan geunden lanean eta gaurko saiakerak ez du gure plangintza aldatu.

– Uztailaren 8tik aurrera, LABen estrategia ez da aldatzen. Euskal herriko langile ahalik eta gehienak negoziazio kolektiborako eskubidea bermatua izan dezaten eta lan erreformaren ondorioak pairatu ez ditzaten, lanean jarraituko dugu eremu guztietan, enpresetan, sektoreetan eta sektoreartean

-LABek argi zuen atzo eta argi du gaur patronalaren posizioa mugitu eta lan erreformaren ondorioetatik blindatzeko modu bakarra borroka estrategia eraginkor bat dela. Herri honetan erreformaren aplikazioa sortu dezakegun konfliktibitatearen araberakoa izango da. Hori dela eta. LABek datozen egunetan beste sindikatuei erasoen aurrean enpresetan modu bateratuan erantzuteko proposamena luzatuko die.

Bilbon, 2013ko uztailaren 5ean
 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.