2026-06-30
HomeI26 - Greba OrokorraDelegatuen BatzarraNafarroako delegatuen batzarra eta «Greba Martxaren» hasiera

Nafarroako delegatuen batzarra eta «Greba Martxaren» hasiera

Nafarroako delegatuen batzarra burutu zen atzo Iruñean irailaren 26ko greba eguna ardatz hartuta. Batzarraren ostean greba egitearen arrazoiak, mobilizatzearen garrantzia eta aldaketa politiko eta sozialaren beharra aldarrikatuko duen Greba Martxari eman zitzaion hasiera. Martxa Iruñerriko herri eta auzoak igaroko ditu aste honetan zehar. Lehen egunari Burlatan eman zitzaion amaiera, bertan akanpaturik zeudela, Polizia Nazionalak 18 pertsona identifikatu zituen.

 Aldaketa politiko eta sozialaren aldeko «GREBA MARTXA» egingo du LABek

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lau elkarretaratze Iruñean, Testak egin nahi duen ariketa espekulatiboaren aurka

Sanduzelai, Arrotxapea Buztintxuri-Artika eta Ipar Etxabakoitzeko bizilagunek, LAB sindikatuarekin batera, lau elkarretaratze egin dituzte aldi berean, Testa funts putrearen jabetzan dauden etxebizitzen egoera salatzeko eta Nafarroako etxebizitza-parke publikoan sartzea eskatzeko.

Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu irakasle zuzentzaileak babesteko eta euskararen kontrako oldarraldia ez elikatzeko

Bide beretik, Hezkuntza Sailari eskatzen diogu egiturazko neurriak ezartzeko ikasle guztiek DBH bukatzean B2 maila eskuratu dezaten eta D ereduan oinarrituriko ikas-eredua orokortzeko.

UGTk EHUko ordezko irakasleen lan baldintza prekarioak betikotu nahi ditu

Salatu egiten dugu ordezko irakasleek pairatzen zuten egoera larria zuzentzeko hartutako erabakiak bertan behera uzteko UGTk hasitako bidea.