2026-01-31
HomeEkintza SindikalaMuriba enpresako langileak greba mugagabean dira IbaƱez Construccion-ek hiru hilabeteko soldatak zor...

Muriba enpresako langileak greba mugagabean dira IbaƱez Construccion-ek hiru hilabeteko soldatak zor dizkielako

Muriba S.L. eraikuntza enpresako plantillan oraindik gelditzen diren sei langileak atzotik greba mugagabean daude, IbaƱez Construcción enpresak (enpresa nagusia eta jabe berarena) hiru hilabeteko soldata zor baitie. LAB sindikatuak irmoki salatu nahi du IbaƱez Construcción enpresaren lotsagabekeria; izan ere, obra publikoak egiteko milioika euro kobratu arren (Memoriaren Nafarroako Institutua, Irunberriko institutua…), filiala erortzen utzi eta langileak prekaritatera kondenatzea erabaki baitu.

Construcciones Jose Miguel IbaƱez izeneko enpresak hainbat milioi euro kobratuko ditu aurten Nafarroako Gobernuaren aldetik, Rozalejoko markesaren jauregia Memoriaren Nafarroako Institutu bihurtzeko eta Irunberriko batxilergoko institutu berria eraikitzeko. Baina, hala eta guztiz ere, adierazten du ez duela nahikoa dirurik bere bertze enpresa batean gelditzen diren langile gutxiren soldata ordaintzeko –Muriba S.L., enpresa nagusiaren leku berean egoitza soziala duena–, nahiz eta bertze enpresa baten bitartez azpikontratatzen dituen –IbaƱez Construcción, enpresa nagusiaren leku berean egoitza soziala duena–.

Muribako langileek abuztuaren 29an egin zuten lehen elkarretaratzea, IruƱeko Rozalejoko markesaren jauregiaren ondoan, haien egoera salatzeko. Orain, egoera hori are gehiago larritu denez hartzekodunen konkurtsoaren iragarpen ofizialarekin, greba mugagabea hasi dute, eta ortzirale honetan, irailak 13, elkarretaratzea eginen dute Udaletxe plazan, 09:30ean.

Langileek diote burlaizekoa izan dela enpresako gerentea haiekin hitz egitera esertzea, noiz eta langileek salaketaren lehen kontzentrazioa egin zutenean behartuta egon ostean, eta ez ordaintzeko aitzakiatzat jartzea ā€œez dagoela dirurikā€. LAB sindikatuari ulertezina egiten zaio enpresei enpresa-sare horiek eraikitzen uztea, langileak prekarizatzearen truke etekin gehiago lortzea bertze helbururik ez baitute. Zentzu horretan, LABi lotsagabekeria iruditzen zaio Muribako jabeek erratea ez dutela dirurik beren bertze enpresek diru publikotik jasotako milioika euro fakturatzen dituztenean.

Langileek nabarmendu nahi dute bukaera arte salatzen eta borrokatzen jarraituko dutela, euren lanpostuen defentsan, lan eta bizi baldintza duinen alde. Hurrengo hitzordua, erran bezala, irailaren 13an izanen da, IruƱeko Udaletxe Plazan. Langileek dei berezia egiten diete Eraikuntza sektoreko pertsona guztiei kasu honen salaketan parte har dezaten, izan ere, bertze enpresa batzuetan errepikatzen diren inguruabarrak eta jokabideak ematen dira bertan.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...