2025-12-17
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaMilaka pertsonek Bilboko kaleak hartu zituzten «Troika GO HOME!» oihukatzeko

Milaka pertsonek Bilboko kaleak hartu zituzten «Troika GO HOME!» oihukatzeko

Hego Euskal Herriko mugimendu sindikal eta sozialek osatzen duten Gune Plataformaren deialdiari jarraituz, milaka Euskal Herritar Bilboko kaleetara irten ziren atzo, martxoak 3, langabezira, prekarietatera eta pobreziara garamatzaten eta Troikak gidatzen dituen politika latzak salatzera. Deitzaileek goizeko mobilizazioen arrakasta nabarmendu zuten, non "hamarna milaka pertsona" bildu zituen.

Goizeko manifestazion izandako istiluen harira, Ertzantzak hartutako erabakia salatu zuen eragile sozial eta sindikalak batzen dituen plataformak, "manifestazioren jarraipena galerazi" egin baitzuten "250 metro eskas" falta zirenean. Arratsaldeko manifestazioaren ibildidea aldatzeko eta Segurtasun Sailak ezarritako "bete ezineko" ziren baldintzen aurrean "(izan zitezkeen balizko gertakarien ardura guri egotzi)" Gunea aserre azaldu zen eta mobilizazioa bertan behera uztea erabaki zuen.

Manifestazioa bertan behera gelditu bazen ere, deialdi berri batek arratsaldeko 19:00etarako Moyua plazan burutu zen konzentrazio batera deitu zuen, bertan ere jendetza bildu zelarik Troikaren politikak salatu eta Euskal Herriak bere bidea egin behar duela aldarrikatzeko.

Egunean izandako istiluen aurrean Gunea Plataformak "haiekiko bat ere loturarik ez" duela adierazi zuen, "Guk deitutako legezko manifestazioaz baliatu egin dira beste pertsona batzuk, deialdiaren xedea ez ziren beste helburu batzurekin" gaineratu zutelarik.

Arratsaldeko 16:00etan EHUko paraninfoan deituta zegoen hitzaldia normaltasunez burutu zen eta bertan Mertxe Larrañaga (EHUko irakaslea), Yayo Herrero (Madrilgo antropologo sozial eta kulturala, ekolgista aktibista) eta Iñaki Morenok (Karta Sozialaren talde sustatzaileko kidea) hartu zuten parte.
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.

Presoen etxeratze bidea ezin da gehiago atzeratu

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, HIRU, EHNE eta Etxalde sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, “Ezin da gehiago luzatu,...

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko bermeak exijitu ditu LABek Nafarroako Parlamentuaren aurrean

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, Nafarroako administrazio publikoetan euskarak...