2026-06-25
HomeGreba orokorraGreba egunaMilaka langile atera dira dira kalera lan erreformaren kontra eta eredu berri...

Milaka langile atera dira dira kalera lan erreformaren kontra eta eredu berri baten alde

  
IRUÑEA
  
DONOSTIA
  
GASTEIZ

BILBO

Milaka langilek bete dituzte Hego Euskal Herriko kaleak inposatu diguten azken lan erreformari eta murrizketei ezetz esateko. 25 mila pertsonatik gora Bilbon eta Donostian, eta 30 milatik gora Iruñea eta Gasteizen, gaurkoan Euskal Herriko langileriak argi eta ozen esan dugu ez gaudela haien menpe egoteko prest eta bertan erabaki nahi dugula bai gure etorkizun politiko zein ekonomikoa.

 IKUSI ARGAZKI GUZTIAK
 
30.000 eta 40.000 lagun artean Iruñeako manifestazioan

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABen pozik hartu dugu Etxebizitza Legearen onarpena, baina neurri sakonagoak eskatzen ditugu

Nafarroako Parlamentuak Etxebizitza Legearen aldaketa onartu du gaur. LABen ustez, lorpen hau sindikatuak eta maizterrek egindako borroka sindikalaren ondorioa da. Legea onartzeak esan nahi du alokairura bideratutako Babes Ofizialeko Etxebizitzak ezin izango direla merkatu pribatuan saldu. Hala ere, LABek uste du legea berandu iritsi dela Testa funts putreak kaltetutakoentzat eta neurri sakonagoak eskatu ditu.

Laneko bajak ez direla absentismoa gogorarazi dugu, eta patronalak beharginekin haragi txikitua egiten duela salatu

Elkarretaratzea egin dugu Bilbon, haragia txikitzeko makina bat irudikatuta, etekin ekonomiko pribatuen mesedetan langileak muturrera eramatea beste helbururik ez duen diskurtsoa salatzeko.

ELIS MANOMATICek bere langileen osasuna arriskuan jarri zuen eta mehatxuekin erantzun zien 42 ÂșC-rainoko tenperaturetatik babestu zirenei

LAB sindikatutik publikoki salatzen dugu atzo arratsaldean Gallartako ELISen instalazioetan bizi izandako egoera larria. Garbitegiko langileek 3 ordu eta 15 minutuko geldialdia egin behar...