2026-09-30
HomeBidalketak2013Maiatzak 1. Borrokatu, matxinatu eta irauli Euskal Herria

Maiatzak 1. Borrokatu, matxinatu eta irauli Euskal Herria


MAIATZAK 1 MOBILIZAZIOAK
 

Euskal Herri osoa emerjentzia egoeran dago. Horrela sinistarazi nahi diguten arren, emerjentzia egoera hau ez da krisiaren emaitza, baizik eta krisiaren aitzakiaz aplikatzen ari diren politiken ondorio zuzena.


Erasoak etengabean datoz. 
Madriletik plan oso bat ezartzen ari dira, kapitalismorik basatiena ezartzeko. Plan hau langile klasea pobretzean eta bere burua defendatzeko bitartekorik gabe uztean oinarritzen da. Horretarako legeak, dekretuak eta abarrak bata bestearen segidan datoz ostiral-ostiralero. Iruñea eta Gasteizko gobernuek zuzenean ezartzen dute handik agindutako guztia eta, horretaz gain, bide berdinetik datozen neurriak ere aplikatzen dituzten euren eremuan.

Politika horiek aldatzera behartu behar ditugu. 
Horixe da modu bakarra herri moduan eta herritar moduan etorkizun duina izan dezagun eta sartu nahi gaituzten zulo beltzetik irten gaitezen. Ez dugu partxerik nahi. Ez dugu erdibiderik nahi. Benetako aldaketa politiko eta sozial sakona nahi eta behar dugu. Eta horixe borrokatzera goaz!

Euskal Herria irauli behar dugu. 
Horretarako indarrak bildu, mobilizatu, altxatu, matxinatu eta gure eskualdeen etorkizuna defendatuko dugu, euskal langileriaren oraina eta etorkizuna defendatzeko.

Euskal Herriak bere bidea erabaki behar du.
 Erasoei erantzuteaz gain, alternatiba eraiki beharra dago. Beste eredu bat posible dela aldarrikatzetik berau eraikitzera pasatu behar dugu. Lehen urratsa Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna izango da, gure herriarentzat eredu propioa eraikitzera eramango gaituen bidea osatzeko helburuarekin euskal gizarte osoaren indarrak biltzeko lehenengo pausoa. Zentzu honetan, maiatzaren 30erako deitutako greba orokorra gure eskubideen kontra egiten diren eraso guztien aurrean “nahikoa da” indarrez esateko modua da, baina baita ere inflexio puntu bat alternatibaren eraikuntzan.

  • Langileriaren protagonismoa. Geu gara, euskal langileok eta herritarrak, bide hori zertan zertan oinarritu behar den erabaki behar dugunak. Horixe da modu bakarra erabakiak gutxi batzuen artean gutxi batzuentzako hartu ez daitezen. Benetako aldaketa langilerik bultzatuko du edo ez da benetakoa izango. Aldaketa espainiar hondamendiaren eta inposaketaren kateetatik askatzeko. Aldaketa gure eskubideak errespetarazi eta jendarte justua lortzeko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Salatzen dugu Babacar Welleren heriotza arrazakeria instituzionalaren ondorio lazgarriena izan dela

Urgentziazko eta ezinbesteko eztabaidari heldu behar zaio: segurtasun eredua eta polizien esku-hartzearena errotik aldatu behar dira.

LABetik etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazioak antolatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Hainbat gatazka sindikal piztuta ditugu LABen, eta gatazka horietako maizterrekin batera antolatu ditugu mobilizazioak. Etxebizitzaren negozioak edonor mehatxatzen du, eta langileak pobretzeko eta prekarizatzeko arrazoi nagusietako bat bilakatu da. Hori horrela, eredua goitik behera eraldatu behar dela aldarrikatuko dugu, eta, horretarako, premiazkoa dela etxebizitzaren merkatuan eskua hartzea eta errentismoarekin amaitzea.

LABek, Izarkomek eta Goienerrek orain arteko elkarlana ospatu eta aurrera begira aukera berriak arakatzeko asmoa adierazi dugu

LABen, Izarkomen eta Goienerren iritziz energia eta komunikaziorako teknologiak oinarrizko eskubideak dira, eta zerbitzuok ezin dira boteredun gutxi batzuen menpe egon. Premiazkoa da guztionak...