2026-03-19
HomeEkintza SozialaMadrilek onartutako gutxieneko soldataren igoera eskasak zaplasteko berri bat ematen die Hego...

Madrilek onartutako gutxieneko soldataren igoera eskasak zaplasteko berri bat ematen die Hego Euskal Herriko langilei

Madrileko Gobernuak Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren %0,5-eko igoera iragarri berri du. Horrek esan nahi du 2015. urtean, Gutxieneko Soldata 648,6 eurokoa izanen dela, hau da, 9.079,37 euro. Erabaki honekin Madrilek zaplasteko berri bat ematen die Hego Euskal Herriko langileei.

Lehenik eta behin, Estatu espainarrak ez du betetzen Europako Karta Sozialak agintzen duena. Irizpide horren arabera, Hego Euskal Herrian Gutxieneko Soldata 1.100 eurotan (15.400 euro urtean) egon beharko luke, Estatuak ezarri baino %41 gehiago. Madrilen hartutako erabakia opari berri bat da enpresarientzat. Beraz, beste urrats bat aberastasuna gero eta modu injustuagoan banatzeko eta desberdintasunak areagotzeko herritarren artean.

Bigarrenik, erabat eskandalagarria da Madrileko Gobernuak inposatutako Gutxieneko Soldata 12.000 euroen azpitik izatea, hau da, Europako Batasunak markatzen duen gutxieneko errenta jendea pobrezian bizi ez dadin, Hego Euskal Herriko bataz besteko errentaren arabera. Neurri honek oso negatiboki eragiten du langabeziagatiko prestazioak, subsidioak eta diru sarrerak bermatzeko errentak jasotzen dituztenengan, prestazio guzti hauek Gutxieneko Soldatarekin lotuta baitaude. Emaitza: mila lagun ez daude pobreziatik babestuta behar bezala.

Bukatzeko, Gutxieneko Soldataren inposizioarekin batera, iraupen luzeko langabe batzuei (7tik bat) onartutako 426 euroko laguntza lotsagarriak, eta pentsiodunei aplikatutako %0,25eko igoerak agerian uzten dute zenbateraino galtzen duten Euskal Herriko langileek, babes sozialeko sistema eta lan harremanetarako esparru propiorik gabe.

Egungo markoa kudeatzen duten botere politiko eta ekonomikoak bakarrik mantentzen dira gehiengoaren prekarietatea eta pobreziaren kontura. Horixe da daukaten berme bakarra aberastasuna pilatzeko. Beraz, langileon duintasuna ukatzen duen marko honekin bukatu eta gure erabakiak hartzea galerazten duen erregimenarekin loturak haustea da daukagun aukera bakarra berdintasuna, duintasuna eta justizia handiagoa lortzeko Euskal Herrian.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.