2026-03-18
HomeErrepresioaM29ko Greba Orokorrean auzipetutako 4 gazteren absoluzioa eskatzeko mobilizazioak Bilbon

M29ko Greba Orokorrean auzipetutako 4 gazteren absoluzioa eskatzeko mobilizazioak Bilbon

Grebalariak Aske! plataformak deituta 2012ko martxoaren 29ko Greba Orokorraren harira aste honetan epaituko dituzten Bilboko 4 gazteren inguruan egindako muntaia poliziala salatzeko eta haien absoluzioa eskatzeko herri mobilizazioa izan zen larunbatean. Hilaren 11n eta 12an bilboko epaitegiaren aurrean kontzentraziok egingo dira 9:30etatik aurrera.

• Grebalariak aske! Irailak 7 herri mobilizazioa Bilbon 

Astearte honetan, hilaren 11n, Deustu eta Indautxuko hiru gazteren kontrako epaiketa hasiko da (Aitor Fernández, Jon Telletxea eta Urtzi Martínez). Iazko martxoaren 29ko greba orokorrean Bilbon gertatutako istilu batzuetan parte hartu izana leporatzen zaie hiru gazte hauei zein momentu hartan adin txikikoa zen beste bati (Irantzu Yaldebere).

Polizia akusasio pean bakarrik eta batere froga barik berriro ere eraiki dute beste muntai polizial-judizial bat gure herrian beldurra barreiatzeko eta erantzun soziala desaktibatzeko helburu argi eta bakarraz. Horretarako botereak eskura daukan tresna guztiak erabiltzen ditu (errepresio poliziala, sistema judizialaren erabilpena, hedabideak…) Zoritxarrez, ohikoak bihurtzen ari dira honelakoak eta, pare bat aipatzearren, hor dauzkagu, besteak beste, Gernika zein Iruñerriko grebalarien kontrako akusazio eta prozesuak.

Mobiliazio sozialaren kontrako errepresioa goraka doa, eten eta muga gabe, eta horren adierazle dira lau gazte hauen kontrako eskaera fiskal neurribakoa: 42 urtetik gorako espetxe-zigorra epaituak izango diren hirurentzat eta 18 hilabeteko lan soziala adingabekoarentzat.

Irantzu, Urtzi, Jon eta Aitorren delitu bakarra botere ekonomikoaren erasoak borrokatzea eta bestelako eredu baten alde lan egitea da eta horrexegatik, euren militantzia eta konpromiso ezagunagatik, hain zuzen, izango dira epaituak. Inposatua zaigun eredu ekonomiko eta sozialaren aurrean ahotsa altxatu, mobilizatu eta bestelako eredu ekonomiko eta sozial baten alde lan egitea da zigortu nahi dutena, beste behin ere.

LAB sindikatutik lau gazte hauei, zein euren lagun eta senitartekoei, gure elkartasunik beroena helarazi nahi diegu. Horrekin batera, abian jarri den prozesu judiaziala berehala bertan behera uzteko eta erantzun sozialaren kriminazioarekin amaitzeko exijitzen dugu.

Irantzu, Urtzi, Jon eta Aitorren kontrako ausaz egindako inputazioak greba hartan parte hartu genuen eta bestelako eredu baten alde borrokatzen garen langile guztion kontrako eraso zuzena da.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.