2024-10-15
HomeGreba orokorraGreba OrokorraM29an Sakanan Greba Orokorra!

M29an Sakanan Greba Orokorra!

Euskal Herrian eta munduan sistema kapitalistak egiturazko krisia bizi du. Krisiaren izaerak eta bilakaerak berak, egoera hau luzerako dugula erakutsi digu. Hasieran azpimarratzen genuen bezala, ezagutu izan dugun egoera ez dugu berriro ezagutuko. Estatu Españolean kapitala eta patronala ari dira erabakitzen krisiari irtenbidea bilatzeko neurriak. Eurentzat krisitik ateratzea, BBVA, BANCO SANTANDER, VOLKSWAGEN, IBERDROLA…. Kapital eta patronalaren irabazi tasak mantentzea da.

M29ko MOBILIZAZIOAK SAKANAN

IRURTZUN
KONTZENTRAZIOA 10:00etan “LA TAHONA” aurrean
ETXARRI ARANATZ
Manifestazioa 10.00etan Herriko Plazatik
ALTSASU
Manifestazioa 9:00etan “Netto”tik abiatuta.

12:00etan DENOK IRUÑEARA!! Manifestazioa Gaztelu Plazan.

Sakanako herritarrontzat krisiak 1708 langabetu izatera eta 1000 lanpostutik gorako enplegu suntsiketa ikustera eraman gaitu. UPN eta PP-PSOE gobernuen murrizketak jasan ditugu, Osasungintzan, Udaletxeetan, Pentsio sisteman…  Adibide garbia da Josefina Arregik azken urteetan bizi duen egoera. Orain arte hartu dituzten neurri guztiek kaltea besterik ez dute sortu geurean.

Erreforma berri bat inposatu digute oraingoan, eta honek eragin zuzena izango du guztiongan; langabezia, prekarietatea eta pobrezia gure gizartean egiturazkoa bilakatuko dutelako.

• Gazteek, 500 euroren truke lan egingo dute 33 urte betetzen dituzten arte.
• Emakumeei ordu batzuetako kontratuak egingo dizkiete kontziliazioaren aitzakiarekin, ordu estrak sartzera behartzen dituzten bitartean. Erreformak ordu estrak ontzat ematen dituelako.
• Soldatapean dauden langileek, jardunaldia igotzen ikusiko dute, euren soldatak 640 eurotara jaisten direla ikusten duten bitartean. Lan hitzarmen guztietatik erortzeko aukerak bermatzen dira eta.
• Sektore publikoa pribatizatzen ikusiko dugu defizitaren mugak betetzeko aitzakiarekin. Horrek zerbitzuen eta lanpostuen prekarietatea hedatuko du.
• Jubilatuek, euren pentsioak murrizten ikusiko dute, gizartearen pobretzeak pentsioetan eragina izango duelako.
• Denda txikiek ezingo dute denda handiekin borrokatu, denda handiek langileen lan baldintzekin konpententzia maltzurra egingo dietelako.
• …

Gehiengo sozialak ez badugu erabakitzen zein eredu sozioekonomiko nahi dugun, kapitalak erabakiko du. Langabezia eta pobrezia izango dira kapitalak bilatu nahi duen eredu horren ezaugarri nagusiak. Greba honen bitartez erreformari ezetz esan behar diogu, baina alternatiba eraikitzen hasteko balio behar du.

Euskal Herrian eta Sakanan badugu indar nahikorik, ererforma hauen norabidea aldatzeko. Madriden hartzen ari diren erabakien aurrean erabakitzeko eskubidea inoiz baino beharrezkoagoa dugu. Alternatiba bakarra, lana eta aberastasunaren banaketan oinarritutako eredua eraikitzea da, kapitalaren interesen auka eta gizartearen mesedetan. Gaur egun burujabetzaren bidean sakonduz soilik lor daiteke. Greba egun honetan inposaketen aurrean, demokrazia eta justizia soziala aldarrikatu behar ditugu, burujabetzaren bitartez geure herrian aldaketa posiblea delako.

DEMOKRAZIA ETA JUSTIZIA SOZIALA, SAKANAK ERABAKI DU INPOSAKETARIK EZ!!

LAB sindikatuak eskualdeko batzarra egin zuen ostiralean martxoak 9an. Dokumentu honetaz gain delegatuek Herrietan osatzen ari diren greba komiteetan parte hatzeko konpromisoa hartu zuten. Delegatuen batzarrean, lan erreformak izango duen eragina baloratu zen. Honegatik guztiagatik LAB sindikatuak, Sakanako Herrietan sortu diren greba komiteek antolatu dituzten ekimenetan parte hartzeko deia luzatzen du. Honetaz gain Martxoak 29an egongo diren deialdi hauetara deitzen ditu Sakanako herritarrak.

ADI!! GOIZEKO PIKETEETARA

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

EPE bateko azterketa bere erditzea programatuta zegoen egunean egin behar zuen langileak beste data batean egin ahal izatea #LortuDugu

LAB sindikatuak Arartekoari aurkeztutako kexaren ondoren, Basauriko Etxe Maitia egoitzak aukera emango dio kaltetutako emakumeari, erditzeko programatutako egunean enplegua egonkortzeko hautaketa-prozesuan azterketarekin bat zetorren proba beste data batzuetan egiteko.

Osasun sistema publikoa indartzeko eta EAEko Osasun Mahaian eztabaida faltsuan ez ixteko lan egingo dugu

Gaur elkarretaratzea egin dugu Bilbon, Areilza kaleko osasun etxean. Bertan egon da Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile orokorra eta honakoa adierazi du: “Osakidetzaren egoera salatzeko eta osasun sistema publikoa indartzea eskatzeko mobilizatu gara gaur. Honek egoera horretara ekarri gaituzten politiketan aldaketa sakonak egitea eskatzen du”.

Bilboko Udalak berriro utzi du Etxez Etxez Laguntza Zerbitzua multinazionalen esku

Lau urterako lizitatu du zerbitzua hobekuntzetik inbertsiorik egin gabe eta langileen aldarrikapenak kontuan hartu gabe.