2026-10-04
HomeEkintza SozialaLau elkarretaratze Iruñean, Testak egin nahi duen ariketa espekulatiboaren aurka

Lau elkarretaratze Iruñean, Testak egin nahi duen ariketa espekulatiboaren aurka

Sanduzelai, Arrotxapea Buztintxuri-Artika eta Ipar Etxabakoitzeko bizilagunek, LAB sindikatuarekin batera, lau elkarretaratze egin dituzte aldi berean, Testa funts putrearen jabetzan dauden etxebizitzen egoera salatzeko eta Nafarroako etxebizitza-parke publikoan sartzea eskatzeko.

Mobilizazioek arreta jarri dute gaur egun Testaren esku dauden 500 etxebizitza ingururen egoeran, baliabide publikoekin eta maizterrek ordaindutako alokairu-kuotekin finantzatu izan direnak. LABen ariketa espekulatibotzat jotzen dugu egoera hori, Nafarroako Gobernuak eraikuntza kostuaren %35 inguru ordaindu zuelako, bi hamarkada baino gehiagoz zaurgarritasun egoeran zeuden maizterrek ordaindu ezin zituzten alokairuak finantzatzeaz gain. Ssekulako eskandalua da etxebizitza horien kostuaren balioa hiru aldiz kobratu nahi izatea.

Ohartarazi behar dugu, era berean, finantziazio publiko eta sozial hori izan arren, hilean 700 euroko nahiz hortik gorako alokairuak kobratu direla. Gure ustez, hori justifikaziorik gabeko gainkostu-egoera da, eta etxebizitza eskuragarria izateko eskubidea urratzen du.

Kontzentrazioetan azpimarratu dugu etxebizitza horiek dagoeneko ordainduta daudela, eta haien egungo titulartasun pribatua eraikitzaileei eta sustatzaileei laguntzeko iraganeko erabaki politikoen ondorio dela. Nafarroak ordaindu dituen etxebizitzek titulartasun publikokoak izan behar dutela aldarrikatzen dugu LABen.

Hori guztia dela eta, Nafarroako Gobernuari eskatu diogu etxebizitza horien desjabetze publikorako prozesua has dezan, parke publikoan sartu eta modu iraunkorrean alokairu sozialera bideratzeko asmoz, biztanleriaren errealitate ekonomikoaren araberako prezioekin.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...