2026-10-05
HomePolitikaHauteskundeakLangileok erabaki, Euskal Herriak erabaki. Azaroaren 20an bozkatu amaiur

Langileok erabaki, Euskal Herriak erabaki. Azaroaren 20an bozkatu amaiur

Euskal langileriak argi uzi du krisialdiaren hasieratik: mobilizazioak, aldarrikapenak, enpresak hustu eta kaleak bete ditugu. Hiru greba orokor burutu eta bestelako eredu ekonomiko eta sozial bat eraikitzeko premia eta nahia argi utzi ditugu. Euskal langileriak erantzun egin du, bai, eta erakutsi du indarra badaukagula geure herrian bestelako politikak eta bestelako neurriak hartzera behartzeko.

Alternatiba aldarrikatu dugu. Orain da garaia alternatiba hori erreal bihurtzeko.

Espainiar Estatuaren menpekotasun politikoak hondamendia baino ez dakarkigu euskal langileoi, hondamendi ekonomikoa, bai eta eskubide sozial zein laboralen hondamendia ere.

Horrela, Madriletik hurrengo lau urteetan zehar orain arte bezala jarraituko omen dute. Gogoratu behar dugu hiru erreforma inposatu dizkigutela Madriletik krisialdia hasi zenetik, hirurak PVNren babesarekin. Ezetzik bozkatu ere ez zuen egin, nahiz eta euskal langileriak horrela eskatu.

Hauteskundeen atarian zera adierazten dugu, ez dugula nahi inposatu nahi dizkiguten erreforma eta murrizketa berriak inork gure izenean negoziatzea edo inposaketa horiek "leuntzen" ahalegitea, ez alderdi estatalek, ezta neurri horien gestioa goraipatzen duen erregionalismoak ere.

Ez dugu inposaketarik onartzen.

Eredu ekonomiko eta soziala aldatu nahi eta behar dugu. Premia larria da. Eta egin egingo dugu. Baina aldaketa hori ezinezkoa da gure lan harremanak, gure babes soziala, gure negoziazio kolektiboa berton erabakitzea galarazten digun marko juridiko-politikoak itotzen gaituen bitartean.

Madrilen, inposaketa ekonomiko eta sozial horiek ezartzen diren eta muga juridiko-politiko horiek finkatzen diren tokian bertan, euskal langileriak gai ekonomiko eta sozialetan ere erabakitzeko eskubidea daukala aldarrikatu behar da eta, are garrantzitsuagoa dena, batzuek galeriara egiten dituzten adierazpen hutsaletatik harago, bide horretan pausu eraginkorrak egin behar dira.

Horrregatik LABek benetan positibotzat jotzen du Amaiurren iniziatiba, eremu ezkertiar eta abertzalean, alderdikerien gainetik, Madrilen euskal herritarrok erabakitzeko daukagun eskubidea herri moduan defendatzeko.

Lan harremanetarako eta babes sozialerako euskal esparrua defendatzea, hau da, politika ekonomiko, laboral eta sozialak behingoz berton erabaki daitezela borrokatzea, eredu berri bat eraikitzeko aukera zabaltzea dakarkigu euskal langileoi.

Langileok erabaki behar dugu eta Euskal Herrian erabaki behar dugu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estatu mailan argitaratu berri den grafikagintzako hitzarmenak Arabako eta Nafarroako sektoreko langileen prekaritatea betikotzen du

LABen beti defendatu izan ditugu Euskal Herrian lan egiteko eta erabakitzeko esparruak, hemen negoziatu eta erabakitzeak lan-baldintza hobeak lortzeko aukera emango ligukeelako.

Gipuzkoako suhiltzaile zerbitzuaren egoera salatu dugu Batzar Nagusien aurrean

2026ko irailaren 4an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Suhiltzaile Zerbitzuko ofizial guardia-burua bere Donostiako Suhiltzaile Zerbitzuko etxean kokatutako komunikazio zentraleko lanpostu operatibotik bota zuen Donostiako Suhiltzaile Zerbitzuko Zuzendariak. 2018tik indarrean zegoen bi administrazioen arteko hitzarmena pasa den abuztuaren 31n iraungi zela eta zerbitzuaren berrantolaketagatik Donostiako Suhiltzaile Zerbitzuak bulego hori beharrezkoa zuela izan zen horretarako eman zuen argudioa. Guardia-buruaren bulegoa bakarrik ez, hitzarmenean araututa zeuden bestelako lanetarako espazioak erabiltzeko debekua ere ezarri zuen.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza eta Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun sailen plantilla handitzea eta zerbitzu horiek biltzeko egoitza espezifiko bat eskatzen dugu

2025eko urrian, LABen atal sindikaletik 2026ko Bizkaiko Aurrekontu Orokorren Proiektuari buruzko proposamena egin eta zabaldu genuen langileen artean. Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA) aurrekontu horietako...