2025-12-18
HomeIndustriaMetalgintzaLangile ordezkariek eta enpresak akordioa sinatu dute Odi-Bakar enpresan

Langile ordezkariek eta enpresak akordioa sinatu dute Odi-Bakar enpresan

Pasadan ostegunean Iurretako Odi-Bakarreko langileen ordezkariek eta enpresak, Estatu Espainoleko Lan Erreforma ez aplikatzeko beharrezko neurriak jasotzen dituen Enpresa Hitzarmena eta bi urteren buruan kaleratze traumatikorik ez direla egongo jasotzen duen akordioa sinatu zuten.

Enpresa Hitzarmena sinatu dute batetik, Estatu Espainoleko Lan Erreforma ez aplikatzeko beharrezko neurriak jaso dituzte bertan. Bestetik, akordio bat adostu dute. Bi urtez soldata jaitsiera egongo da, kategorien araberako parametroekin; eta bi urte horietan enpresak ezingo du kaleratze traumatikorik ezta arrazoi ekonomiko edo produkziozkoengatik kaleratzerik egin. Akordio horretan ere, 2015 eta 2016 urteetarako ordain sari bereziak adostu dituzte (betikoez gain); urte hauetan langileak egiten ari diren ahalegina eta erakutsi duten konpromisoa konpentsatzeko asmotan.

Enpresa Hitzarmena eta akordioa enpresak Independieteekin eta LABekin sinatu du. ELA sindikatuko bi ordezkariek ez dute ez Hitzarmena ezta ere akordioa sinatu. Gainera, langileen asanbladaren %90 (inguru) onarpena izan du akordioak.

Hasiera batean, enpresak langile guztientzako %15eko soldata jaitsiera planteatu zuen, diru hori berreskuratzeko eskubiderik gabe eta inongo lanpostuen bermerik gabe. 25 egunetako Greba Mugagabearen ondoren eta langileen borrokari esker, orain galdutako dirua 2015 eta 2016 urteetan berreskuratuko dute eta, gainera, lanpostuen bermea lortu dute. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Euskarari pizkunde berri bat emateko, LABek ere abenduaren 27an Miribilla betetzera dei egiten du

Euskara larrialdi linguistikoan dagoela gero eta nabarmenagoa da. Gero eta ikerketa gehiagok agerian uzten dute euskarak ez duela etorkizuna ziurtatuta. Hau da, aldaketa sakonik...

LABek langileen etorkizuna argitzeko eskatu die Arcelor AMDS eta enpresa batzordeari

LAB sindikatuak salatu du langileen etorkizunari buruzko informazio falta nabarmena dagoela Arcelor AMDSek Legasako lantokiaren itxiera-prozedura abiatu zuenetik, eta UGTk —langileei inolako kontsultarik egin...

Ekintza sindikal antirrazistaren aldeko apustua berresten du LABek Pertsona Migranteen Nazioarteko Egunean

Gaur, Pertsona Migranteen Nazioarteko Egunean, eta egunero, lankide hauei aitortza egin nahi diegu LABen, euskal ekonomiaren funtsezko sektoreei oso lan-baldintza txarretan eusteagatik, eta, batez ere, Euskal Herriko herri, auzo eta lantokietan egindako ekarpen sozial, kultural eta politikoari balioa eman nahi die.