2026-10-13
HomeIndustriaMetalgintzaLABeko Gipuzkoako Metalgintzako delegatuek maiatzan sektoreko hitzarmenaren defentsan greba egun bat gutxienez...

LABeko Gipuzkoako Metalgintzako delegatuek maiatzan sektoreko hitzarmenaren defentsan greba egun bat gutxienez izango dela aurreratu dute

LABeko Gipuzkoako Metalgintzako delegatuek sektoreko hitzarmenaren defentsan mobilizazio egutegi bat adostu dute gaur batzarrean. Egutegi horretan, gutxienez egun bateko greba aurreikusi dute maiatzerako. Beste sindikatuen erantzunaren zain, data ez dute publiko egin oraindik. Batzarraren ostean ADEGiren aurrean elkarretaratzea egin dute inposaketarik ez dituztela onartuko esateko.

 
{saudioplayer}http://biltegia.labsindikatua.org/audioak/13_05_03JonanGoni.mp3{/saudioplayer}
 
LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Enplegu Publikoko Zuzendaritzak bazter utzi du hitzarmenaren negoziazioa: 16 urte hitzarmenik gabe eta egutegirik ez

Gaur, urriak 13, Eusko Jaurlaritzako eta Organismo Autonomoetako langileen ordezkaritzaren eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzaren arteko alorreko mahaia bildu da. LAB sindikatuan oso larritzat jotzen dugu Lan Harremanetako zuzendari berriak bertan azaldu duen jarrera.

Instalazioen narriadura larriaren eta segurtasun-bermerik ezaren ondorioz Arraizko TMB plantan beste istripu bat izan dela salatzen dugu

LABetik publikoki salatzen dugu Bilbon kokatutako Arraizko tratamendu mekaniko-biologikoko plantan (TMB) izandako gertakaria, enpresa kudeatzaileak ezkutatu egin nahi izan duena.

Greba Orokorraren erregistroa egin dugu gaur

Azaroaren 11ko greba orokorrak Euskal Herritik Euskal Herrirako deialdia izan behar duela sinetsita, gaur grebaren erregistroa egin dugun LAB, ELA, ESK, STEILAS ETXALDE, HIRU...