2023-12-02
HomeEkintza SindikalaLABek patronalaren jarrera salatu eta Jaurlaritzari egoera konpontzeko erabakiak har ditzala eskatu...

LABek patronalaren jarrera salatu eta Jaurlaritzari egoera konpontzeko erabakiak har ditzala eskatu dio

Negoziazio kolektiboaren blokeo egoeraren erantzule den CONFEBASK patronalaren jarrera salatzeko eta instituzioei, Jaurlaritzari bereziki, egoera konpontzeko erabakiak har ditzala eskatzeko medioen aurrera irten da gaur LAB. Eskaera eta salaketa hauek uztailaren 2an Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian izango diren mobilizaziotara eramango dituela iragarri du sindikatuak.

Prentsaurrekoaren edukiak
Patronala lapurrak! Uztailaren 2an KALERA! Enpleguaren defentsan hitzarmenak orain!

Mobilizazioaren helburua

– Mobilizazioaren helburua da, negoziazio kolektiboan bizitzen ari garen blokeoa salatzea, erantzuleak seinalatzea eta instituzioei bereziki Jaurlaritzari egoera konpontzeko erabakiak har ditzala eskatzea.

– Negoziazio kolektiboa guztiz blokeatzen du CONFEBASKek. Lan erreforman sakontzeko ez bada, soldata igoerak mugatu eta lan baldintzak kaskartuz, sortzen den aberastasuna gero eta okerrago banatzeko ez bada, akordioei atea ixten diete. Salbuespena dira sinatzen diren sektoreko akordioak.

Nola da posible hainbeste denboran blokeoa mantentzea? Hiru arrazoi nagusi daude:

– Enpresariek legeetatik jaso dituzten onurak, lan erreforma negoziazio kolektiborako eskubidea ezerezean uzteko helburuz egin da.

– Inoiz neurtua izan ez den ordezkaritza: honek, negoziazio mahai gehienetan gehiengoa ematen die CONFEBASKen barnebiltzen diren enpresa elkarteei, ADEGI/CEBEK/SEA. Gehiengo hau erabiltzen ari dira erabaki politiko baten arabera negoziaizo mahaiak blokeatzeko eta akordiorako aukera guztiak zapuzteko.

– Jaurlaritzaren babesa: patronalaren jarrera hau ez litzateke posible izango Jaurlaritza – PNVk eskaintzen dien babes politiko eta sozialik gabe. Jaurlaritzak ezin du ustez ekidistantzia jarrera mantendu patronal eta sindikatuen artean baina gero egun bat bai eta hurrengoan ere bai CONFEBASK babesten jarraitu bai egiten dituzten adierazpenetan, bai burutzen dituzten politika publikoetan.

CONFEBASKek gero eta zilegitasun gutxiago dauka jarrera honekin jarraitzeko

– LABek, denbora darama CONFEBASKek elite txiki baten interesak baino ez dituela defendatzen esanez, enpresarien gehiengoa ez duela ordezkatzen edota euskal ekonomiaren beharrei bizkar eman diela salatuz. Azken hilabete hauetan geroz eta argiago ikusten ari garen errealitatea da honakoa.

– Uztailaren 7ak sortu zuen egoera berriaren aurrean, ikasturte honetan, negoziazio kolektiboaren defentsa enpresatara eramatea erabaki genuen, beti ere sektoreko hitzarmenak defendatzen jarraituz.

– Honela, enpresatan, hainbat enpresarirekin egotea egokitu zaigu. CONFEBASKek egun jokatzen duen paperarekiko zalantzak edota desadostasunak geroz eta gehiago ari dira nabarmentzen. Desadostasunak nabariak da, asko eta asko dira Adegi, Cebek edota Seak daramaten negoziazio kolektiborako lerroarekin bat egiten ez dutenak. Egia bada ere, hortik haratago beste urratsik ematea kosta egiten dela eta desadostasun hori ez da publiko egiten.

– Enpresari ertain eta txikiak, autonomoak….. ezinegona areagotzen ari da, enpresen arteko sinergiak bilatu ordez, euren arteko lehia nagusituko delako lan harreman erabat desaratu batean, konpetentzia desleala. Baita, lan kostuen etengabeko merkatzean lehiatzeak kontsumoa eta enplegua kaltetzen dituelako ere.

Desblokeoarako estrategia behar da:

– LABetik Borrokatzen jarraitu: lantokietan eta kalean, jarraituko dugu instituzioak interpelatzen. Jarraituko dugu proposamen berriak egiten, jarraituko dugu mobilizatzen. Beti iparorratz argi batekin eta estrategia koherente batekin. Euskal herriko langile guztien negoziazio kolektiborako eskubidea defendatzea.

– Negoziaizo eremu guztiak defendatuko ditugu. Eta ez hori bakarrik, hitzarmen horiek sektorean edo enpresan, gutxieneko eduki batzuk bermatu behar dituzte (atzerapausorik ez, KPIaren erreferentzia kontuan izango duten soldata igoerak, lan erreforma mugatzeko klausulak)

– Eta hau da defendatuko duguna patronal guztien aurrean, eremu guztiak gutxieneko edukiekin, eta hau edozein patronalen aurrean defendatuko dugu, CONFEBASKen barruan egon edo ez. Guretzat erabakigarria hitzarmenaren edukia da, hau da eragindako eremu horretako langileen interesak defendatzea.

– Insituzioak interpelatzen jarraitu: geroz eta dimentsio politiko handiagoa hartzen ari den arazo politiko baten aurrean gaude. Arazoa CONFEBASK da, blokeoaren erantzulea CONFEBASK da. Eta desblokeoan erabakigarria izango da instituzioek hartzen duten jarrera, erabakigarria izango da herri honen gehiengoaren eta herri honetako ekonomiaren mesedetan hartuko dituzten erabakiak edota elite ekonomiko txiki bati men egiten jarraituko duten.

• Jaurlaritzari dei zuzena egiten diogu: CONFEBASKeri duen blokeo jarrera apurtzea eska diezaiola, ematen dion babes politiko eta soziala kendu deizaiola.
Uztailaren 5ean proposamen bat jarri zuten mahai gainean, CONFEBASK izan zen akordiorako aukera zapuztu zuena. Hori izan da azken urte luze hauetan daramenten jarreraren adierazlerik nagusiena. Ondorioz, Jaurlaritza eta CONFEBASKen artean, inoiz izan den tarterik handiena sortu zen. Aurteko ikasturtean harremanak bideratu dituzten eta urak etorri dira bere onera. Bitartean ondorioak begi bistakoak dira: negoziazioak blokeatuak, soldatak behera edota langabezia gora.

• GFA hartu ditu langileen eskubideak defendatzeko erabakiak, Arau Forala edota erresidentzien gatazkan izaniko jarrera esate baterako. Adegiren haserrea eragin dute, epaitegietaraino iritsi delarik. Oso ondo erakusten du honek ze nolako prepotentziarekin jokatzen duten

– CONFEBASKekiko dugun jarrera:babes politiko eta soziala kendu behar zaio, derrigortu egin behar dugu erreformaren bidea alboratu dezan eta negoziazio kolektiboan duen bloeko jarrera apurtu dezan.

– Horretarako, CONFEBASken monopolioa hautsi nahi dugu patronalari bere ordezkaritza akreditatu behar duela eskatu eta horretarako bideak topatu behar dira, hor da Eusko Jaurlaritzari eskatu dioguna. Patronal berriei negoziazio mahaietan sarbidea ematearekin eta hori bultzatuko dugu. Baina LABentzat bidea ez da negoziazio mahai berriak irekitzea (Bizkaidendak) eta jada ikutua dagoen negoziazio kolektibo sektorialari oztopo gehiago jartzea.

– Negoziazio kolektiboaren defentsan, hitzarmenen defentsan, borroka egin nahi duen orori, gure eskua luzatzen diogu CONFEBASKeri elkarrekin aurre egiteko.

Uztailak 2 mobilizazio eguna:

Mozioa: udaletxe batzuk aukeratu eta mozioa sartu. Ez dugu modu masiboan egingo. Gure asmoa da instituzioak interpelatzen jarraitzea eta udazkenean segida izango duen dinamika da hau.

Mobilizazioa:
– Eguerdian delegatuen manifa. ARABAN, BIZKAIA eta GIPUZKOAN
(Donostia 11:00 Artzai Ona, Bilbo 11:00 Arriaga, Gasteiz 11:30 Ahate Iturria)
 


 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Prozesu historiko baten emaitza izan den atzoko egunaren arrakastaren ondoren, erantzukizunen ordua heldu da: zaintza sistema publikoa, orain!

Atzoko Greba Feminista Orokorraren ondoren, agerraldi bana egin dugu Gasteizen (EAEko Lehendakaritzan) eta Iruñean (Nafarroako Gobernuan), atzoko egunaren balorazioa egin eta hemendik aurrerako bidearen berri emateko. Zaintzaren inguruko Herri Akordioa lantzeko bidean, bilera bana eskatu diegu Hego Euskal Herriko instituzio nagusiei.

GREBA FEMINISTA OROKORRA HERRIZ-HERRI

Greba Feminista Orokorrean egindako ekimen ezberdinen argazki galeria herriz-herri.

Zaintzaren iraultza martxan da

“Zorionak Euskal Herria!” hitz horiexekin hasi dute mugimendu feministako ordezkariek hainbat eta hainbat hiri eta herritan arratsaldean egin diren mobilizazioen osteko manifestua. Goizean goizetik jo eta sua aritu dira milaka grebalari lurralde osoan barrena, zaintza sistema publiko komunitarioa aldarri eta kaleak astintzen. Oraindik amaitu ez den prozesu baten mugarri historikoa izan da gaurkoa.