2026-10-12
HomeEkintza SindikalaLABeko ordezkaritza bat Arrasateko manifestazioan izan da, enpleguaren defentsan

LABeko ordezkaritza bat Arrasateko manifestazioan izan da, enpleguaren defentsan

LABek ordezkaritza bidali zuen atzo goizean Arrasaten egin manifestaziora. LABek bat egin du deialdi honekin, enpleguaren —kooperatibista izan ala ez— defentsan eta, Fagorri dagokionez, zuzenean nahiz zeharka suntsituko diren lanpostu guztien defentsan.

Enpresa egoera honetara ekarri duten arrazoi nagusiak baloratzen zuzenean sartu gabe, Fagorren gertatutakoak agerian uzten du ez dagoela ez enpresa handi ez txiki, kooperatiba izan ala ez, krisi honen ondorioetatik salbu, lanpostu galera eta txirotasuna larriki areagotu eta ehun produktiboaren eta enpleguaren suntsiketa besterik sortzen ez duen deriba kapitalistaren hatzaparretatik salbu.

Honek guztiak herri moduan gogoeta egin behar izatera garamatza. Egoera hauen iturburu diren politikak alboratzeko ordua da, bestelako eredu baten alde, eredu propio baten alde egiteko ordua da. Garaia da bide propio bati ekiteko, eragile sozial eta politiko desberdinen artean adostua, behar dugun ehun produktiboa zein den ikusi edota aztertzeko zeintzuk diren garatu beharreko politika industrialak gure ekonomiaren biziraupena eta enplegu duina bermatzeko.
 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nafarroako ikuskizunetako teknikari eta laguntzaileek greba arrakastatsutzat jo dute eta hitzarmen duina eskatzen dute

Nafarroako ikuskizun eta ekitaldietako teknikariek eta laguntzaileek larunbatean deitutako grebak jarraipen zabala izan du sektoreko langileen artean eta ondorioz hainbat kultur jarduera bertan behera geratu dira. Horien artean, Gayarre Antzokian aurreikusitako ikuskizuna, Baluarteko areto nagusian programatutako dantza emanaldia eta Civivox Pompelon eskainitako emanaldi bat daude. Gainera, Baluarteko hitzaldiak soinurik eta argirik gabe egin dira.

Gaur, urriak 12, ez daukagu ospatzeko ezer

LAB sindikatuak planto egin ohi die inposatutako jai egunei, Euskal Herriarentzat lan egutegi propio baten aldarria egiteaz gain. Hala, urriaren 12an, delako “Hispanitate Egunaren”...

Eskatzen dugu Avanza autobusetako gidariek zerbitzu bereziak egiteagatik dagokien ordaina jaso dezatela

Sindikatuari, noski, oso ondo iruditzen zaio garraio-zerbitzua hobetu nahi izatea eta herritarren eta bidaiarien joan-etorriak erraztea. Gidariak eurak dira zerbitzuak behar bezala funtzionatu dezan eta eta erabiltzaileen beharrei erantzun diezaien nahi duten lehenak. Hala ere, uste dute ez dela bidezkoa neurri berri bakoitza beti jende berberaren ahalegina baliatuz ezartzea.