2026-03-20
HomeZerbitzu PribatuakBestelakoakLABek Montenegro taldeak egindako gestio okerrak ekarri duen egoera salatu nahi du

LABek Montenegro taldeak egindako gestio okerrak ekarri duen egoera salatu nahi du

Orduñako Bainuetxeko langile, euren ordezkari sindikal eta LABek Montenegro taldeak, Ana Montenegro buru duelarik, egindako gestio okerrak ekarri duen egoera salatu nahi du. Abenduaren 9an eman zaio hasiera plantilla osoarentzako errezesio expedientea eztabaidatzeko epeari.

Irailaren 15etik Montenegro Taldea hartzekodunen konkurtsoan dago, nahiz eta hasierako eskaera abuztuaren 11an aurkeztu zen. Hasiera batean ez zen onartua izan zuzendu behar izan zituzten akats batzuen ondorioz eta prozesutik kanpo utzi nahi izan zituztelako errentagarriak izan zitezkeen enpresa edo emakidak. Badakigu ere talde honetako zuzendaritza nolako trabak jartzen ari den, derrigorrezkoak diren dokumentuak ekartzerako orduan, baita zentru ezberdinei aurrera begirako irtenbidea bilatzerako orduan, beti ere beren interesak langileen egoeraren gainetik jartzen baitituzte.

Administrazio konkurtsala ere kritikatu behar dugu, pertsonatuta egon arren alde batera utzi gaituzte. Felix Mercadorekin, aldi bakarrean egon gara, administratzaile konkurtsal gisara aurkezteko, baina momentu bakar batean ere ez zaizkigu dokumentuak eman eta ez zaigu azaldu nola izango ziren negoziaketak inbertitzaile posible batekin. Negoziazio hauek akordio batean amaitzekotan egon dira eta bertan behera geratu dira “azken momentuan” gizarte segurantzarekin duten 170.00 euroko zorra eta asteroko 10.000euro penalizazio eta interesak agerian geratu direnean.

Bizkaian Junajo Navarro zuzendari ordeak ordezkatzen duen Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren jarrera ere gogorki salatu nahi dugu zorra, interesak eta penalizazioen ordainketan tinko mantentzen baita nahiz eta honek Orduñako Bainuetxea aurrera ateratzeko akordio batera iristeko posiblitateak pikutara bota, eta ondorioz Orduña bezala langabeziak eta desindustrializazioak zigortutako herri bateko lan postuak mantentzeko aukera guztiak zapuzten baititu.

Azkenik, Orduñako Bainuetxearen geroaren negoziazion parte hartzen duten alde guztiei akordio batera iristeko ahalegin guztiak egin ditzatela eskatzen dugu gure lanpostuak matendu eta ez dezatela utz Bainuetxearen itxierak aurrera jarrai dezan, honek gure lan kontratuen amaitzzea ekarriko baitu.
 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.