2025-12-06
HomeIndustriaMetalgintzaLABek miserable eta lotsagarritzat jotzen ditu SEAk sindikatu honen kontra eginiko akusazioak

LABek miserable eta lotsagarritzat jotzen ditu SEAk sindikatu honen kontra eginiko akusazioak

LABek lotsagarritzat jotzen du SEAk Arabako metaleko hitzarmena desagertzea gure sindikatuari leporatzea. Atentzio desbideratze hutsa da, erantzule zuzenak diren horien aldetik.

SEAk 2 urte eta erdiz ez du inolako proposamenik aurkeztu negoziazio mahaian, bere zeregin bakarra izan da bera blokeatzea eta denbora pasatzen uztea, horrekin bere posizioa indartuko zelakoan. Horrela uztailaren 5ean bukatutzat eman zuen negoziazioa eta 5ean ere Urkulluk aurkeztutako proposamenari SEAk eman ziola ezetza. Soilik berak nahi zuen eszenatoki horretan aurkeztu du proposamen berri bat, UGT eta CCOOekin bilera estraofiziletan bilduta. Zergatik aste honetan eta ez aurretik?

SEAk bere proposamena pasa den asteartean helarazi zigun e-mailez eta ohartarazten zigun asteazkenean, atzo, idatziz zegoen bezala onartu ezean kontaktu guztiak bukatuko zirela. ARGI DAGO ULTIMATUM HORI PROPOSAMENA BAINO, TXANTAIA HUTSA ZELA eta LABek, edozeinek egingo zuen bezala, ez zuen onartu.

SEAk aprobetxatu nahi izan du berak sortutako egoera bere neurrira egokitutako hitzarmena lortzeko, bere aldarrikapen historikoak sartuta:
− Malgutasuna handitzea, 30 orduz, Arabako jardunaldia inguruko luzeena izan arren (1735 ordu). Honen ondorio zuzena kalerapenak izango dira.
− Soldatetan KPIrekiko lotura ezabatzea.
− Ultraktibitatea 18 hilabetekoa izatea, presio eszenatoki hau berriro errepikatzeko (30 hilabete bete ditugu negoziazioetan SEAk mahaia blokeatzen zuen bitartean), onura gehiago lortu nahian.

Hori dela eta, LABen ustez onartezina zen SEAren proposamena, ez edukietan, ez formetan, hori ez baitzen negoziazioa, inposaketa baizik. SEAren neurrirako akordioa da, SEAren interesak babesten duen eszenatokia.

Horren aurrean, atzo iragarri bezala CRL-LHKn aurkeztu genuen hitzarmenaren luzapena 6 hilabetez eta tarte horretan, berdintasunezko eszenatoki batean eta “amildegiaren” mehatxuarik gabe negoziazioekin jarraitzea.

LABek proposamen hori egin du Arabako Metalerako eta gaur bertan parlamentuan PNVk eta PSEk eskaera berdina egin diote patronalari.

Beraz, SEAk azaldu behar die 12000 langileei, beraien senideei eta gizarte osoari ea prest dagoen negoziatzen jarraitzeko, inposaketari uko eginez. Uztailaren 16an posiblea ikusten bazuten zergatik ez hurrengo asteetan?
 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Zipreko PEO zentral sindikalaren kongresuan parte hartu du LABek

Zipreren batasunaren eta autodeterminazioaren aldarrikapenarekin bat egin du Igor Arroyo LABeko koordinatzaile orokorrak, Munduko Federazio Sindikaleko kide den zentral sindikalaren kongresuan. Horrez gain, sindikatuak...

Enplegu Publikoaren Legea Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eramateko asmoak euskararen aurkako oldarraldi judiziala larriagotuko du

Euskal jendartearen eta langile publiko gehienen iritziaren aurka, euskara gazteleraren maila berean kokatzea debekatu lezake ebazpenak, eta euskara bigarren mailako egoera subsidiariotik atera ahal...

LABek irmo salatzen du Donostiako Martutene auzoan 111 lagun kale gorrian utzi izana

Herritar orok bizitza bizigarria izateko duen eskubidea gogoratu du LABek, hori bermatzeko eskatu die instituzioei, eta horren alde antolatzeko deia ere egin du. Donostian...