2026-08-01
HomeEkintza SindikalaLABek lan harreman eredu berri baterako proposamena aurkeztu dio Enplegu sailari

LABek lan harreman eredu berri baterako proposamena aurkeztu dio Enplegu sailari


Atzo, hilak 15, LABek Enplegu Saileko arduradunekin izandako bileran Eusko Jaurlaritzari lan harreman eredu berriaren gaineko proposamana helarazi zion. Gaur Bilbon egin den prentsaurrekoan proposamenaren xehetasun guztiak eta sindikatuak Jaurlaritzari helarazitako mezua ezagutzera eman dute LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaide eta Garbiñe Aranburuk, ekintza sindikaleko nahiz negoziazio kolektiboko buruak.

LABek eredu berri baten aldeko urratsak egitearen beharra eta aukera babestu du agerraldian, eta horretarako borondate politikoa eskatu dio Lakuako Gobernuari. Norabide horretan, eta beti ere horretarako beharrezkoak diren gutxieneko baldintzak bermatzen badira, sindikatuak akordioak eraikitze aldera konpromisoa hartzeko prest azaldu da.

 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Helegiteak aurkeztu dizkiegu 1.200 milioitik gorako kostu estimatua duten anbulantzien makro-esleipenei, eta pribatizazioaren aldeko apustua salatzen dugu

Sindikatuak errekurtso berezi bat jarri du Osasun Sailaren pleguen aurka, Oinarrizko Bizi Euskarriko eta Garraio Programatu eta Hitzartuko zerbitzuei dagokienez. Bestalde, salatu du Alberto MartĂ­nez sailburuak Osasun Planaren ildoak alde batera uzten dituela, gizartearen eskaerari entzungor egiten diola eta beste autonomia-erkidego batzuetan osasun-zerbitzuen kudeaketa publikoa berreskuratzeko izandako esperientzia arrakastatsuak ere baztertzen dituela, lan-arloko ez-betetzeengatik ezagunak diren enpresa piratak saritzen jarraitzeko.

Patronalak Bizkaiko Arrain Kontserben eta Gazituen hitzarmenerako proposamen bat aurkeztu du, eta LABek langileen erabakipean jarriko du

Proposamenean jasotzen diren aurrerapenak urte eta erdi baino gehiagoko negoziazioaren emaitza dira, eta, batez ere, langileen egindako borrokaren eta greben ondorio dira.

Hezkuntza Sailak udal haur eskolei finantzaketa kentzeko aldebakarrez hartutako erabakiaren aurrean, bertako langileak babesten dituen akordioa lortu du LABek

Andoaingo, Usurbilgo, Oiartzungo, Ordiziako, Aretxabaletako eta Gaubeako langileek bertako haur hezitzaile izaten jarraitzeko akordioa sinatu du LABek; ez da kaleratzerik egingo, eta karrerako funtzionarioek tokiko administrazioan haien izaerari eutsiko diote jubilatu bitarte.