2024-10-11
HomeFederazioakZerbitzu PublikoakLABek gogor salatu nahi ditu PNVk sektore publikoan inposatu nahi dituen murrizketa...

LABek gogor salatu nahi ditu PNVk sektore publikoan inposatu nahi dituen murrizketa berriak

Atzo, otsailak 28, EAEko sektore publikoko Mahai Orokorreko bilera deituta zegoen Gasteizen; PNVren gobernu berriak deitutako bigarrengoa izan da, tartean sindikatuekin aldebiko bilerak deitu dituztelarik. Gure harridurarako bigarren bileran honetan jada Eusko Jaurlaritzak ezarriko dituen neurri eta murrizketen berri eman digu, negoziazio berrietarako aukerarik eman gabe.

Hauek dira azaldutako neurriak:

1. Lanaldia 1614.5 ordukoa, 1592ko lanaldiaren garaipen historikoa (lanpostu publiko berrien sorrerari bide eman ziona) alde batera utziz. Gaurtik aurrera indarrean jarriko dena.

2. Ordaindutako baimen berriak, Estatu maila Zapatero eta Rajoyren gobernuek planteatu zutenarekin parekatuz:

a) Seme-alabak medikuarengana eraman ahal izateko, zortzi ordu urteko.
b) Baimen bereziak seme-alabak minbizi edo endekapenezko gaixotasunak badituzte (Zapaterok 2011eko aurrekontuetarako planteatu zuen berdina).

3. Lanerako ezintasun iragankorrei buruz (bajengatiko soldata-kenketak) Patxi Lópezen dekretua aplikatzetik Rajoyren dekretua aplikatzera pasako dira:

Egun kopurua
Soldatatik jasoko den portzentajea
1. egunetik 3. egunera (kasu guztietan)
% 50
4. egunetik 20. egunera
% 75
21. egunetik aurrera
% 100

 
4. Itxuraz enplegu publikoa sortzeko asmoz, ondoko neurriak planteatzen dizkigute:

a) 65 urterekin jubilatzeko derrigortasuna ezarri nahi dute.
b) Txanda-kontratua berrezartzeko aukera.
c) Ordezkapenak murrizten dituen instrukzioa bertan behera utzi nahi dutela esan digute, baina ez dute zehaztu zein lanpostu ordezkatuko diren ezta noiztik beteko diren.
d) Zerbitzu berriak sortzen badira, eta Administrazioarentzako ohikoak badira zerbitzu horiek, ez omen dituzte “externalizatuko”.

Aipatu dezagun azken neurriok ez dutela enplegu berria sortzen, dagoena mantendu dezakete, baldin eta jubilatzerakoan plazak ez badira amortizatzen eta langile berriak inkorporatzen badira, baina ikusi beharko da zer egiten den egunerokoan egiten dena, azken hilabete luzeetako aurrekariak ezer onik opa ez digutelarik. Zerbitzu publiko berriei dagokionez, egun zerbitzuon eskaintzan existitzen den azpikontratazio tasa izugarria gogoratu behar dugu, murrizketen testuinguru honetan zerbitzu berriak eskainiko dituztenaren zantzurik ez dugularik ikusten.

5. Lan-eskaintza Publikoei buruz Madrilgo murrizketen araberako deialdiak egin ditzaketela aipatu digute, inolako zehaztasunik gabe.

6. Lan-kontratudun langileen lan-hitzarmenen egoera aztertuko omen dute.

Hau guztia, komunikabideen bidez aurrekontuek izango dituzten murrizketa bortitzak ezagutu ditugun egunean aplikatuko dutela azaldu digute : Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailean % 10, Enplegu eta gizarte-politikak % 24, Osasun saileko aurrekontuan % 4, Herri Administrazio eta Justizian % 8, Ekonomiaren garapenaren eta lehiakortasun sailean % 33, Lehendakaritzan % 36, EITBn % 20…

Gauzak horrela LAB sindikatuak ondokoa adierazi nahi du:

• PNVk zuzendutako Jaurlaritzak Rajoyren neurriak ezartzeko sasi-negoziazioa egiten duelako plantak egin ditu. Jaurlaritzak ez du negoziazio eskubidea ezta negoziazio euskal esparrua defendatzeko saiorik egin. Rajoy-ren neurri nagusiak hemen ere aplikatuko baitituzte: lanaldia handitu, soldata hamaikagarrenez izoztu -behin 2010ean %5 murriztu eta gainerako urteetan izoztu zelarik, eta iaz gabonetako paga kendu zutelarik- , gaixotasun bajetako osagarriak Estatuan bezala eta abar.

• Lanaldia handitzeko proposamenarekin, egungo langileen lan baldintzak okertzearekin batera, lanpostu asko suntsituko dira; behin behinean aritzen diren langile askorena, hain zuzen ere.
• Jaurlaritza honek negoziazio euskal esparrua ez defendatzeaz gain Estatuko Legedia estalki bezala erabiltzen du Rajoyrekin konpartitzen duten eredua zabaltzeko (murrizketena, zerbitzu publikoen suntsiketarena…) bere horretan hona ekartzeko.

• Aurrekontu horiekin eta egin diguten proposamenarekin, ez dugu berreskuratuko zerbitzu publikoen kalitatea, ezta langileen lan-baldintzetan pairatutako galerak ere. Are gehiago, langile publikoen lan baldintzetan eta orohar herritarren eskubide sozialen bermatzean sekulako atzera pausuak ezagutuko ditugu.

LAB sindikatutik Mahai honen eraginpean gauden langileon aurrean gogoetarako deia egin nahi dugu. Murrizketa bortitzen inposizioen aurrean mobilizazioak indartzeko aukera soilik gelditzen zaigu. Zentzu honetan, gaur ostirala, martxoak 1, Mahai Orokorraren menpeko sektoreetan mobilizazioak burutuko direlarik; tartean EAEko hiriburuetako Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzetan goizeko 11:00etan egingo diren elkarretaratzeak.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    


AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Guardia Zibilaren inposizio onartezina Iruñean

Guardia Zibilak urriaren 12ko Iruñeko ekitaldiak Larrabide pabiloira eramatea erabaki du, eguraldi txarra iragarrita dagoelako. Nafarroako Gobernuaren bermea duen erabaki horrek azpiegitura horretan aurreikusitako kirol jarduera eta lehiaketa guztiak bertan behera uztea ekarriko du.

Hiru orduko lanuztea eta elkarretaratzea egin dituzte Nafarroako EROM enpresako langileek, etengabeko kaleratzeen eta lan baldintzak okerragotzearen kontra

Enpresa Batzordeak (LAB 3, ELA 2, CCOO 2, UGT 1, Solidari 1) osatu duen oharra irakur dezakezue jarraian.

Nafarroan gutxieneko soldata eta lanaldia arautzea eskatu dugu

1.600 euroko gutxieneko soldata eta 30 orduko lan astea ezartzea eta zerbitzu publikoak indartzea bilatzen duen Langileen alde kanpainaren barnean, LAB sindikatuak 300 delegatu baino gehiago elkartu ditu gaur Burlatako (Nafarroa) kultur etxean eginiko batzarrean. Ondoren, manifestazioan joan dira Iturrondo Nafarroako Enplegu eta Formakuntza Agentzia Integralaren egoitzaraino eta han Igor Arroyo LABeko koordinatzaile orokorrak eskatu du Nafarroan gutxieneko soldata eta lanaldia arautzea eta kritikatu du aldaketa instituzionala eman eta hamar urtera ez dagoela zerbitzu publikoak indartzeko apustu estrategikorik.