2025-12-06
HomeNazioartea IdazkaritzaSaharaLABek Gdeim Izik-eko ekintzaileen kondena salatzen du eta Saharako preso politiko guztien...

LABek Gdeim Izik-eko ekintzaileen kondena salatzen du eta Saharako preso politiko guztien askatasuna eskatzen du

2010eko azaroaren 8an, El Aiún kanpokaldean kokatzen den Gdeim Iziken kanpamentuan milaka pertsona sahararrek protesta antolatu zuten beraien bizi baldintza deitoragarriak salatzeko, berau marokoar indar okupatzaileen aldetik bortizki sakabanatua izan zen desagertutakoak eta biktimak eraginez.

20.000 pertsona baino gehiago bizi diren kanpamentu honek, Mendebaldeko Sahara ez autonomoko herrialdeetako sahararren egoera salatu nahi zuten, herrialde hau Nazio Batuen segurtasun kontseiluaren tutoretzan aurkitzen den Afrikako azken deskolonizazioa itxaroren dagoen lurraldea da.. Egoera honetan giza eskubideak etengabe zapaltzen dira, lehen gai naturalak indarrez ebasten dira, atxiloketa arbitrarioak gertatzen dira, desagerketak eta torturak.

Marokoko erregimenak Gdeim Izikeko sakabanatze bortitzean gertaturiko agente marokoarren hilketen arduradun bihurtzeko 24 saharar atxilotu eta torturapean aitortzak lortu dituzte.

Gerora, eta Mendebaldeko Sahara ez autonomoko herrialdeetan jurisdikziorik ez badute ere, marokoko erregimenak, tribunal militar batean epaitu zituzten, eta hainbat nazioarteko ikuskariren arabera, ez zituen behar beste berme izan froga falta zela eta.

Bederatzi epaiketa egun eta zazpi orduko deliberamendua eta guztizko falta prozesalekin, marokoko tribunalak bederatzi ekintzaile biziarteko kartzela zigorrera, lau 30 kartzela urtera, beste hamar 20 eta 25 urte tarteko kartzela zigorrera eta azken biak bi urteko kartzela zigorretara kondenatu zituzten.

Zigor izugarri hauek, beste eraso berri bat suposatzen dute Saharako herriaren aurka, bere autodeterminazio eskubidearen aurka eta bere existentziaren aurka, herri hau etengabe indar okupatzaile marokoarraren aldetik bortizkeripean bait dago.

Europako erakunde ezberdinek, nazio parlamentuek eta Europako parlamentuak berak sistematikoki bortizkeria hau salatu izan dute eta gunean sakabanatuta dagoen Nazio Batuen misioak (MINURSO, Nazio Batuen Mendebaldeko Sahararen erreferendumerako misioak) Saharako herriaren giza eskubideak errespetatzea zuzentzea exijitu dute.

Guzti horretarako, Euskal Herriko LAB sindikatuak:

− Gdeim Izikeko ekintzaileen kondena salatzen du injustua eta ilegala delako, bere eskubideak eta berme prozesalak atxiloketa unetik urratuak izan direlako eta baita prozedura guztian zehar ere.
− Saharako preso politiko guztien berehalako askatasuna exijitzen du
− Berriro ere, autodeterminazio erreferendumaren aplikazio efektiboa Saharako herritarrek beraiek bakarrik eta esklusiboki Mendebaldeko Sahararen etorkizuna erabakitzea exijitzen du, inolako injerentziarik gabe, ez Estatu marokiarraren aldetik, ez beste nazioarteko inolako erakunderen aldetik.
− Gure elkartasuna adierazten diogu Saharako herriari, eta bertako preso eta iheslariei.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Zipreko PEO zentral sindikalaren kongresuan parte hartu du LABek

Zipreren batasunaren eta autodeterminazioaren aldarrikapenarekin bat egin du Igor Arroyo LABeko koordinatzaile orokorrak, Munduko Federazio Sindikaleko kide den zentral sindikalaren kongresuan. Horrez gain, sindikatuak...

Enplegu Publikoaren Legea Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eramateko asmoak euskararen aurkako oldarraldi judiziala larriagotuko du

Euskal jendartearen eta langile publiko gehienen iritziaren aurka, euskara gazteleraren maila berean kokatzea debekatu lezake ebazpenak, eta euskara bigarren mailako egoera subsidiariotik atera ahal...

LABek irmo salatzen du Donostiako Martutene auzoan 111 lagun kale gorrian utzi izana

Herritar orok bizitza bizigarria izateko duen eskubidea gogoratu du LABek, hori bermatzeko eskatu die instituzioei, eta horren alde antolatzeko deia ere egin du. Donostian...