2026-03-15
HomeEkintza SindikalaLABek ez du elkarrizketa sozialean parte hartuko

LABek ez du elkarrizketa sozialean parte hartuko

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailburuak, Idoia Mendiak, adierazpenak egin ditu esanez ez duela baztertzen “LABek elkarrizketa sozialean parte hartzea”. Modu interesatuan egin ditu adierazpenak sailburuak, ondo baitaki zein den LABen posizioa elkarrizketa sozialari dagokionez. Argia eta ezaguna da LABek elkarrizketa sozialeko mahaiarekiko LABen jarrera: ez du parte hartzen, ezta hartuko ere, kritikatzen duen elkarrizketa sozialeko eredu horretan. Beraz, Idoia Mendiak aditzera emandakoa gezurtatzen du LABek.

LAB oso kritikoa da Eusko Jaurlaritzarekin, patronalaren interesen aurrean men egin eta ez dituelako bultzatzen eta sustatzen langileok behar ditugun akordioak. LABek bere azken Biltzar Nagusian bere profil soziopolitikoa indartzea erabaki zuen: egoera eraldatzeko proposamenak lantokietan eta kalean borrokatzeaz gain, parte hartze gune desberdinetan ere borrokatzea erabaki zuen, egungo Gobernua eta patronalaren arteko sintonia horiek agerian utziz.

Elkarrizketa Sozialeko mahaiari dagokionez, orain arteko erabakian berresten gara, beraz. Patronalaren eta Jaurlaritzaren politikak zuritzeko helburua baino ez du Elkarrizketa Sozialeko mahaiak. Bidenabar, esan, Estatuarekiko guztiz menpekoa den elkarrizketa eredu bat sustatu nahi dela, lan harremanetarako eta babes sozialerako marko propioa eratzeari bizkar emanez.

Idoia Mendia eta Jaurlaritzak, gehiengo sindikalak errespetatu eta gutxiengo sindikalarekin eraiki den elkarrizketa mahai antidemokratiko hori bertan behera utzi beharko lukete. Erabaki hori hartu ordez, errealitatea desitxuratu eta jendartea nahastu besterik ez dute egin, egiazkoak ez diren mezuak zabalduz.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Etxeko eta zaintza langileak ere grebara!

Etxeko langileen hainbat elkartek, Denon Bizitzak Erdigunean plataformak eta martxoaren 17ko greba orokorraren deitzaileek (LAB, ELA, Steilas,Etxalde eta Hiru) agerraldia egingo dute Bilbon, greba...

Tubos Reunidosen, duintasunak, koherentziak eta klase-borrokak irabazi dute xantaiaren, mehatxuaren, beldurraren eta posibilismoaren aurrean

Gaur argi geratu da Tubos Reunidosen EREari buruz ez dela inolako akordiorik egon. Kontsulta-aldia astelehenean akordiorik gabe amaitu zela defendatzen genuenok zein luzapena proposatzen...

SIDENORen EZKUTUKO KALERATZERIK EZ! Lanpostuen defentsan borrokan jarraituko dugu

SIDENOR ACEROS ESPECIALES SLU-ko lan zentroetako LABeko ordezkariak bildu dira gaur agerraldi batean: Basauri, Azkoitia, Gasteiz eta Legutioko lantegietakoak, hain zuzen. Gure helburua bikoitza...