2026-03-11
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaLABek EUDELi Estatuko murrizketak eta inposaketak gainditzeko exijitu dio

LABek EUDELi Estatuko murrizketak eta inposaketak gainditzeko exijitu dio

Gaur, osteguna, EUDELen eta LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuen arteko Negoziazio Mahaia batzartu da, 2010etik berritu gabe dagoen UDALHITZ hitzarmena berritzeko asmoz.

Batzarrean, LAB sindikatuak, lehendabizi, EUDEL barruan dauden instituzioek Estatuak ezarritako neurriak eta murrizketak aplikatzen ari direla salatu du. Jarrera honek bertoko akordioak desitxuratzen ditu eta Negoziazio Kolektiboaren euskal esparrua kolokan jartzen du. Ondorioz, gaur egun, toki eta foru-administrazioko langileok, 27.000 baino gehiago, lan-baldintza desberdinak ditugu.

LABek EUDELeko Batzorde Eragileari eskatu dio PPk ezarritako neurriei eta arauei men egin beharrean Negoziazio Kolektiboaren euskal esparrua defendatu dezala eta balizko akordioak gure errealitate politiko, sozial eta ekonomikoan oinarritu daitezela. Halaber, LAB-ek proposatu du euskal instituzio eta sindikatuen arteko adostasuna Negoziazio Kolektiboaren eskubidea praktikan deuseztatzen duten Estatuko inposaketak gainditzeko.

Era berean, LABek EUDELi dei egin dio negoziazioak oinarrizko helburu hauek bete ditzan: herritarrentzako zerbitzu publikoen kalitatea bermatzea, pribatizazioak baztertuz, enplegu publikoa sustatzea eta langileon erosteko ahalmena berreskuratzea.

EUDELeko ordezkaritzak aldarrikapen hauek batzorde eragilera eramango duela eta irailerako erantzun bat emango duela hitz eman du.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

[IRITZIA]: Chivite Lehendakariari eta PSN, Contigo Zurekin eta UPN alderdiei

Begoña Agundez Rodriguez eta Gilda Elisa Solares Alonzo gara, ELAko eta LABeko ordezkariak Amavir Mutilva zahar-etxean eta Cash G-5 S.L elikagai biltegian. Betidanik estatalizatuta...

LAB eta ELAsindikatuek martxoaren 25erako beste deialdi bat jakinarazi diote CEN patronalari, Nafarroan gutxieneko soldata negoziatzera esertzea exijituz

ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariak Nafarroako Enpresarien Konfederazioko (CEN) arduradunekin bildu dira gaur, Lanbidearteko Akordio baten bidez Nafarroan gutxieneko soldata ezartzeko aukerari buruz hitz...

LABek oso larritzat jotzen du CCOO sindikatuaren estrategia planifikatua administrazio publikoan euskararen normalizazioaren aurka joateko

Epaile euskarafoboen babespean, euskararen normalizazioa oztopatzen eta langileen artean ideologia baztertzailea hedatzen saiatzen ari da CCOO, langile publikoek, modu argian, euskararen normalizazioaren alde egin...