2026-03-02
HomeEkintza SindikalaLABek Bizkaiko metalean eskubideak irabazteko plataforma aurkeztu du

LABek Bizkaiko metalean eskubideak irabazteko plataforma aurkeztu du

LABek Bizkaiko metalaren hitzarmena negoziatzeko gure plataforma aurkeztu du. Hitzarmen horrek 59.000 langile baino gehiagori eragiten die eta Bizkaiko industriaren sektore garrantzitsuenetako baten gutxieneko baldintzak ezartzen ditu. LAB proposamen argi batekin aurkeztu da negoziazio honetara: soldatak hobetzea, lanaldia murriztea, lan-osasuna bermatzea, berdintasunean aurrera egitea eta prekarietatearekin amaitzea.

Hau guztia aurreko negoziazioetan eskubideak murrizteko saiakera egin duen patronalaren aurrean.
Plataformaren ardatz nagusien artean honako hauek daude:

  • KPItik gorako igoerak: tauletako soldatetan eta taulen gainetik dauden soldataretan, xurgapenik
    eta konpentsaziorik gabe, eta %100eko bajak lehen egunetik.
  • Lanaldi murriztua eta bateragarritasun handiagoa: urteko lanaldia murriztuta,
    malgutasunerako mugak eta lizentzien hobekuntzak.
  • Lan-osasuna lehentasun gisa: prebentzioa indartuz, langile zaharrenak bereziki babestuz eta
    prebentzioan genero-ikuspegia txertatuz.
  • Berdintasunean aurrerapenak: soldata-berdintasuna, jazarpenaren aurkako neurriak eta
    berdintasun-planak benetan betetzearekin.
  • Enplegu egonkorra: kontratazio finkoa bermatuz, behin-behinekotasuna eta ABLEen abusua
    mugatuz, subrogazioa eta erretiro partziala bermatuz.

Eskubideak dituen etorkizuna lortzea bilatzen dugu, erretiro aurreratua eta bidezko trantsizio ekosoziala jorratuz. LAB prest iristen da negoziaziora sektoreak eraikitako plataforma batekin, eta antolaketari eta borrokari esker 2019an eta 2022an hitzarmena defendatu izanaren esperientziarekin.

LABek argi dauka negoziazio honen indarra ez dela mahaian bakarrik egongo, lantokietan eta langileen inplikazioan baizik. Hitzarmen hau funtsezko tresna da baldintza txarrenak dituztenak babesteko eta eskubide-lurzoru komuna bermatzeko. Gaur aurkeztutako plataforma borrokarako tresna bat da. Orain negoziazioa hasi behar da, baina baita irabazteko antolatu ere.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB sindikatuak beste hiru greba egun deitu ditu EAEko kudeaketa zuzeneko jangela publikoetan, negoziazioan aurrerapausorik eman ez delako

LAB sindikatuak 2026eko martxoaren 10ean, 11n eta 12an Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikastetxe publikoetako kudeaketa zuzeneko jangelean hiru greba egun deitzea erabaki du, gaur...

Estatuak martxoak 3ko sarraskiagatiko erantzukizunak har ditzan exijitzen dugu eta herritarrei dei egiten diegu oroitzapen ekitaldietan parte har dezaten

LAB, ELA, ESK eta STEILAS sindikatuentzat eta Martxoak 3 elkartearentzat 1976ko martxoaren 3an egindako sarraskia ez zen izan Polizia Armatuak asanblada batean eta haren...

[IRITZIA]: Martxoaren 17an, Greba Orokorra

Hemen duzue Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorraren iritzi-artikulua. LAB, ELA, STEILAS, HIRU eta ETXALDE sindikatuok Greba Orokorrera deitu dugu, 1.500 euroko gutxieneko soldata hemen erabaki nahi dugula...