2026-10-03
HomeZerbitzu PribatuakErrepideakLAB sindikatuak mobilizazioak iragarri ditu Sunsundeguiren etorkizunaren defentsan

LAB sindikatuak mobilizazioak iragarri ditu Sunsundeguiren etorkizunaren defentsan

LAB sindikatuak prentsaurrekoa eskaini du gaur Altsasun, Sakanak igaro duen egoera latza azaldu eta Sunsundegui enpresarekin gertatzen ari dena salatzeko. Nafar gobernuak urriaren 23ra arte du enpresa erosteko ahalmena eta oraindik ez du inolako erantzunik eman. Enpresaren itxierak 500 lanpostuen galera ekarri lezake, 270 langile zuzenak eta beste hainbeste Sunsundegui enpresarentzat lan egiten duten tailerretakoak.

 Prentsaurrekoaren edukiak
Egoera hau salatzeko sindikatuak mobilizazio ezberdinak iragarri ditu:
Urriaren 7an 12:00etan, delegatuen kontzentrazioa Nafarroako parlamentuan.
Urriaren 14ean, Manifestazioa Altsasun 19:30etan foruen plazatik abiatuta.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...