2026-03-17
HomeIdazkaritzakIdazkaritza FeministaLAB ere apirilaren 5ean abortatzeko eskubidearen alde!

LAB ere apirilaren 5ean abortatzeko eskubidearen alde!

LAB bestelako Euskal Herria lortzeko borroka egiten du, eraldaketa horretan emakumeon eskubideak eta erabakiak errespatatuak izan behar dute. Hau horrela izanik, emakumeok gure gorputzaren inguruan erabakaitzeko eskubidea defensatzen dugu eta ondorioz, aborto ziurra legala eta dohakoa aldarrikatzen dugu.

Abortoa eskubide bat da, horregatik kode penalean agertzea ezin dugu onartu. Gainera Gallardonek aurkezturiko abortoaren inguruko lege proposamenaren bitartez, emakumeak subjetu giza ukatzen ditu. Zelula batzuen eskubideak emakumeon eskubidearen gainetik jartzen ditu eta subjetu juridikoaren izaera kentzen die emakumeoi beraiek sorturiko delitoa inputatu behar ez izateko.

Estatua eta kapitala, eliza katolikoaren eskutik OPUSa buruan duelarik, emakumeak historiaurrera eraman nahi dituzte. Famili eredu tradiziona berrindartu nahi dute, modu honetan emakumeak egungo erdeu kapitalista patriarkalaren sostegatzaile nagusia jarraitu daitezen izaten.

Emakumeon asakatsuna bermatuko duen Euskal Herri parekidea lortu nahi badugu, ezin ditugu onartu emakumeen diskriminazio sexualean sakontzen duen legerik. Eta beraz, inposatu nahi diguten Abortoaren inguruko lege proposamena.

Horregatik LABek dei egiten die Euskal Herriko langileei zein jendarte osoari orohar, GURE GORPUTZA GURE ERABAKIA lelopean datorren Apirilaren 5ean Iruñeako Golem zinemetatik abiatuko den manifestaldian parte harzteko eraso larri honen aurrean erantzuteko.

ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE.
ABORTATZEKO ESKUBDEA!

 

Autobusak antolatuko dira zenbait herri eta hirietatik manifestazioara joateko. Informazioa guztia hemen
 
Otsailaren 22an antolatutako Abortatzeko eskubidearen aldeko topaketen bideoa

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

[IRITZIA]: Enpresari nagiei martxoaren 17an greba!

Jarraian irakur dezakezue Oihana Lopetegi LABeko Ekintza Sindikala eta Negoziazio Kolektiboko arduradunaren eta Pello Igeregi ELAko Negoziazio Kolektiboko arduradunaren iritzi-artikulua. Confebaskek eta CENek, Hego Euskal...

Etxeko eta zaintza langileak ere grebara!

Etxeko langileen hainbat elkartek, Denon Bizitzak Erdigunean plataformak eta martxoaren 17ko greba orokorraren deitzaileek (LAB, ELA, Steilas,Etxalde eta Hiru) agerraldia egingo dute Bilbon, greba...

Tubos Reunidosen, duintasunak, koherentziak eta klase-borrokak irabazi dute xantaiaren, mehatxuaren, beldurraren eta posibilismoaren aurrean

Gaur argi geratu da Tubos Reunidosen Enplegu Erregulazio Espedienteari (EEE) buruz ez dela inolako akordiorik egon. Kontsulta-aldia astelehenean akordiorik gabe amaitu zela defendatzen genuenok...