2026-09-22
HomeIpar HegoaHaritikKolonbiako sindikalismoa eta estatu terrorismoa (2010)

Kolonbiako sindikalismoa eta estatu terrorismoa (2010)

Kolonbia lan eskubideak aldarrikatzeko herrialderik arriskutsuena da. Herrialde honetan, 10 sindikalistatik 9 hil egiten dituzte. Erakunde sindikaletako kide diren pertsonen egoerari, giza eskubideen aurkako bestelako gertaera batzuk gehitu behar zaizkio: lau milioi pertsona baino gehiagori beren lurrak kendu dizkiete eta bota egin dituzte: 2002 eta 2009 bitartean, indar publikoak 1.600 lagun baino gehiago epaiketaz kanpo hil ditu; 15.000 atxilotu baino gehiago desagertuta daude. Bidegabekeria horiek guztiak estatuak berak babesten ditu. Hala ere, Kolonbia Latinoamerikan «demokrazia egonkorrena» duen herrialdetzat hartzen dute. Hori interes ekonomiko handien (Ameriketako Estatu Batuetakoak eta Europakoak) ondorio baino ezin da izan; horregatik, azken urteetan, hainbat herrialderekin merkataritza librerako itunak negoziatu ditu. Gainera, Ameriketako Estatu Batuek eskualdean dituzten interesei dagokienez, posizio estrategikoa sendotu dute, eta horrek inguruko herrialdeetako gizarte prozesuei kalte egin die.

 
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/14_Kolonbiako%20sindikalismoa%20eta%20estatu%20terrorismoa.%20%282010%29.pdf,350,465,link{/edocs}Euskaraz
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/14_Sindicalismo%20y%20terrorismo%20de%20estado%20en%20Colombia.%20%282010%29%20.pdf,350,465,link{/edocs}castellano

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bilboko Udalaren eraikinetako garbitzaile azpikontratatuek beste greba ziklo bati ekin diote

Gaur goizean manifestazioa eta elkarretaratzea egin dituzte, eta datozen egunetarako ere hainbat hitzordu iragarri dituzte.

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.