2026-11-24
HomeEkintza SindikalaJuan Mari, ustezko autonomoa: “Enpresariak inongo justifikaziorik gabe kaleratu gaitzake”

Juan Mari, ustezko autonomoa: “Enpresariak inongo justifikaziorik gabe kaleratu gaitzake”

Milaka eta milaka dira prekarietatearen aurpegiak Euskal Herrian, eta askok eta askok modu ikusezinean egiten dute lan, euren eskubideak defendatu ezinik. “Lan duina, bizi duina” ekimen ibiltariaren bitartez, LABek kolektibo guztiak ikusgarri egin nahi ditu, lan eskubideen defentsan. Ildio honetan, ustezko autonomoak izan ditugu gaur ardatz Tuteran, Uvesa enpresaren aurrean egin dugun elkarretaratzearekin. Juan Mariren lekukotasuna jaso dugu, kolektibo honen errealitatea ezagutzeko.

“Gure lanaldiaren %100 enpresa batentzat lan egiten dugu, baina ez dugu kontraturik eta autonomoen erregimenean alta ematera behartzen gaituzte. Kontratudun pertsona bat bezala egiten dugu lan, baina ez ditugu gure sektoreari dagokion hitzarmenak jasotako eskubideak eskuragarri. Ez dugu Gizarte Segurantzarik, eta enpresariak inongo justifikaziorik gabe kaleratu gaitzake, bat-batean eta kitapenik gabe, beste batentzat lan egiteko langile bat autonomo izatera behartzea oraindik orain legezkoa ez denean”.

Juan Marik bertatik bertara ezagutzen du prekarietatea. Hala, LAB sindikatura gerturatzeko deia egiten diegu ustezko autonomoei, lan eta bizitza duin baten alde borrokatu eta antolatu daitezen.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk mahaia blokeatu eta gero, LABek estrategia berria jarriko du martxan Udalhitz berritzeko

LABetik ELAri proposatu genion EAJ zuzenean interpelatzeko eta presionatzeko mobilizazio dinamikara batzeko eta horretan sakontzera gonbidatzen dugu berriro ere.

Benetako iruzurra da EAEko Osasun Sailak sindikatuoi leporatzea osasun-garraioaren zerbitzuaren hobekuntzak atzeratzen ari garela

LABen erantzuna sailaren adierazpenei. Etengabeko estresean gutxienez bost urte daramatzan zerbitzu bati buruz ari gara. Gero eta larrialdia gehiago daude, anbulantziak egunero gainezka daude, eta...

Osakidetzako EPEan 6.150 akats larri atzeman ditu LABek

LABek Osakidetzako zuzendaritzari eman dio akatsen berri, eta galderak kentzeko eskatu zion, baina egoerak, konpontzetik urrun, okerrera egin du: EPEaren 3. fasean akats larriak dituzten galderen proportzioa ia zazpi ehuneko handitu da.