2026-02-01
HomeIdazkaritzakJoan den astean Zaldibarren istripu ez traumatikoa pairatu zuen langilea hil egin...

Joan den astean Zaldibarren istripu ez traumatikoa pairatu zuen langilea hil egin da

Industrias Gonzalo Arizaga enpresan, 52 urteko J.R. langileak istripu ez traumatikoa izan zuen, eta erietxean egunak pasa ostean hil da, zauriei ezin eutsiz. Hain zuzen ere gaur, maiatzak 23, LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du IruƱean, azken egunotan Nafarroan bi langile hil direla eta. Dagoeneko 23 pertsona hil dira aurten lanean Euskal Herrian.

LAB sindikatuak elkartasuna eta samina adierazi nahi izan die senide, lagun eta lankideei.

Heriotza ez traumatikoak ugaritzen ari dira eta gero eta nabarmenagoa da lanpostu jakin batzuetan laneko arrisku faktoreek istripu hauetan duten eragina.

2022. urtean lan istripuz hildakoen %33a ez traumatikoa izan zen. Horrek arazo kardiobaskularrak barnebiltzen ditu.

Hainbat faktore daude istripu hauen atzean, baina arrisku psikosozialak eta estresa dira garrantzitsuenetako batzuk. Horiekiko eskumenak dituen Urkulluren gobernuak entzungorrarena egiten du. Ez Osalandik ez Lan Ikuskaritzatik ez dira neurri eraginkorrak hartzen langileriarengan gero eta intzidentzia handiagoa duen arrisku honi aurre egiteko.

Ordua da, behingoz, jaurlaritzak beharrezkoak diren baliabideak jartzeko patronalari prebentzio neurriak betearazteko, baita gai honetan izidentzia nabarmena duten arazo psikosozialen aurrean ere.

Azken bi heriotzengatiko elkarretaratzea Nafarroan

Gaur bertan, LABek intersindikalarekin batera parte hartu du hasiera batean joan den astean Burlatan hil zen behargin baten heriotza salatzeko deitutako elkarretaratzean. Pieza astun batekin harrapatuta geratu eta larri zauritu ondoren hil zen langile hori. Bada, igandean bere lanpostura zihoala AN Avƭcola MƩlida enpresako 28 urteko J.A.Z.H. langilea Arguedasen in itinere hil zela ere salatu behar izan dute. Azpimarratu duten bezala, kezkaz ikusten dute horrelako istripuak oso maiz gertatzen direla, eta horrek lan-baldintza txarrei eta lan-eremuko arrisku psikosozialen prebentzio faltari erantzuten diela.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Gobernuari eskatu diote behingoz heldu diezaiola lan-osasuna bermatzeko neurriak beteareazteko duen erantzukizunari.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...