2026-02-02
HomeIndustriaMetalgintzaIncoesa hustu ez dezaten langileak gau eta egun enpresan izango dira

Incoesa hustu ez dezaten langileak gau eta egun enpresan izango dira

Maiatzaren 27tik greban diren Incoesako langileak agerraldia egin dute gaur enpresa aurrean bizi duten egoera larria salatzeko. Zuzendaritzak enpresa hustu ez dezan gau eta egun bertan egongo direla esan dute.

Incoesako langileen irakurketa
INCOESA SOS

INCOESAko langileak gara eta gure egoera larriaren berri ematera gatoz.

Enpresak Bediako lantokia itxi eta lana Extremadurara eta Soriara ermatea erabaki zuenean, maiatzaren 27an, greba mugagabe bat hasi genuen eta orduroztik egun osoan enpresaren atarian akanpatuta gaude.

Langileok hara mugitzeaz aparte soldatan sekulako murrizketa planteatzen du zuzendaritzak. Honekin argi geratzen da zein den bere helburu bakarra, lantokia itxi eta langileok kaleratzea.

Orain, egoera aprobetxatuz Bediako lantokian dauden produktu amaitu eta amaitu gabekoak atera nahi dituzte. Bukatuta daudenak saltzeko eta bukatuta ez dauzenak beste nunbaiten bukatzeko. Baina ez diegu utziko, gure lanpostuak defendatuko ditugu.

Enpresak lana kanpora eraman nahi du. Horren atzean diruzaletasuna besterik ez dago, eta ez enpresaren biziraupena. Gu ere enpresaren parte gara. Guk bizitza osoa eman dugu arratiako lantokian. Arteta sendiak, Arratiakoak beraiek ere, urteetan gure ahaleginari esker lortutako mozkinekin egin dituzte Soria eta Extremadurako lantegiak eta hara eraman nahi dute lana orain.

Enpresako zuzendaritzari Bediako planta hustu ez dezan exigitzen diogu eta behingoz negoziaketa zintzoa has dezan Incoesako langileekin. Gaur arte enpresaren borondate negoziatzailea hutsaren hurrengoa izan da eta horren adierazle enpresa husteko nahia.

Hemendik instituzio publikoei deia, enpresari ez uzteko Bediako planta hustutzen.

Gu hemen egongo gara, hemen jarraituko gau eta egun, gure lana eta lanpostuen defentsan. Gure eskuekin egindako lana eta lanpostuak Arratiatik eraman ez ditzaten defendatzen. Gure gazteentzako lanpostuak defendatzen, Arratiako etorkizuna defendatzen. Horregatik jendarte osoari eta bereziki Arratiako biztanle orori, gure etorkizuna eta arratiako etorkizuna defendatzeko, hona etorri eta gure borrokara gehitu daitezela gonbidatzen ditugu.

Bedian, 2013ko uztailaren 19an
 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...