2025-12-18
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaIbon Zubiela: "Lan istripuetan izandako beherakada gehiago da egoera ekonomikoaren ondorio prebentzio...

Ibon Zubiela: “Lan istripuetan izandako beherakada gehiago da egoera ekonomikoaren ondorio prebentzio neurriak hobetzearena baino”

Azken egunetan hiru langile hil dira Euskal Herrian lan istripuz. Lehena ostiralean Arrigorriagan, bigarrena herenegun Bergaran, AHTren lanetan, eta hirugarrena, atzo basogintza lanetan zebilela. Gaur kontzentrazioa burutu dute sindikatuek Bilboko Lan Ikuskaritzaren aurrean.

Ibon Zubiela Lan Osasuneko idazkariak adierazi du lan istripuen arrazoiak mantendu egiten direla. "Aldi baterako lanek eta azpikontratazioek argi uzten dute prekarietatea dagoela lan istripuen atzean eta hauek konpondu ezean, istripuek bere horretan jarraituko dutela. Produkzioa lan osasunaren gainetik kokatzen dute enpresek".

AHTko lanetan hildako langilearen heriotza salatzeko, kontzentrazioa burutuko da bihar Bergaran, 12:00etan, Arcelor enpresaren parean dagoen errotondan.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko lege bermeak exijitu ditu LABek Gasteizen

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, LABek gaztelerak dituen eskubide...

Iruñeko lorezaintzako lehen hitzarmenaren kontrako blokeoa salatu dute sindikatuek

LAB, UGT, CCOO, ELA eta Solidari sindikatuek, GORA LOREZAINAK batzarraren babesarekin —Iruñeko Udalak azpikontratatutako OHLA Ingesan, Eulen eta Tasubinsa enpresetako lorezaintzako langileek osatzen dute...

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.