Gaur bi lan-istripu hilgarriren berri izan dugu, biak abenduaren 29an gertatutakoak, bata, Laudioko Eroskin lan istripu ez traumatikoan non J.D.B 58 urteko garraiolari autonomoa hil zen, eta bestea istripu in misio batean, 59 urteko emakumea familiako langilea zen Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean, eta Andosilla, Azagra, Carcar eta San Adrian artatzen zituen. Langilea Azagrako etxebizitza batera zihoanean gertatu zen ezbeharra.
Lehenik eta behin LAB sindikatutik helarazi nahi diogu senide famili eta lankideei gure elkartasuna eta babesa.
Beste egun beltza bat, beste bi tanta… horrela gure edalontzia erraz beteko da, horrela ia ia zaratarik egin gabe osasuna eta bizitza galtzen jarraitzen dugu, askotan salatu dugu prekarioak diren lan-baldintzek (lanaldi luzeak, estresa, presioak, lan zama…) eragina zuzena daukatela gure osasunean. Izan ere, gizarte-langilearen kasuan, bere baliabideak erabili behar ditu etxebizitzetara joateko, neurri gehigarririk gabe, etab. Eta lan istripu ez traumatikoetan (bihotzekoak, iktusakā¦) bilakatu dira heriotz lan istripuen lehenbiziko gauzatzaileak. Eta esan dugun bezala, lan zehatz batzuetan gertatzen direla, lanean jasotzen diren presioak, estresa bihotzekoak eta zirkulazio gaitzen ezinbesteko faktoreak direla eta gehienetan oinarrizko faktore gauzatzailenak direla. Bizi eta lan baldintzek eragindakoak ere dira.
Argi daukagu, lan istripuak, traumatiko, ez traumatiko eta joan etorrikoak ez direla zoriak edo kasualitateak sortuta, ematen diren lan harremanen, prekarizazioa, lan arautegia eta azpikontratazioaren emaitza dira. Horregatik diogu gertatzen diren lan-istripu gehienak guztiz ekidin daitezkeela, eta horretarako borondate politikoa baino ez dela behar, lan-eskubideak bermatzeko eta errespetatzeko neurriak jartzeko, baita erakunde publiko eta enpresa guztien inplikazioa ere.
Prekaritatearekin amaitu behar da. Patronalaren inpunitatearekin amaitu behar da. Erakundeek ezin dute jarraitu beste alde batera begiratzen, bestela gertatutakoaren konplize izango dira.
LAB sindikatutik argi dugu, bizi eta lan duinak behar ditugula, lanetik onik eta bizirik bueltatzeko eskubidea dugu, indibidual familiar eta gizarte osoarena den lakra honekin bukatzeko bide bakarra borroka eta antolakuntza direla, lan harremanen eta joku-arauen aldaketa batetik etorriko dela aldaketa, eredu berri bat gauzatu behar dugu, langileon bizitza eta osasuna lehenetsiko duen eredu batean.

