2026-10-04
HomeIpar HegoaHaritikHerri Palestinarraren errealitateari buruzko elkartasun zertzaladak (2007)

Herri Palestinarraren errealitateari buruzko elkartasun zertzaladak (2007)

Palestina bisitatu duenarentzat, beti egongo da bisitaren "aurreko aldi" bat eta bisitaren "osteko aldi" bat, zeren bisitaldia biziki hunkigarria baita. Palestinarren eta israeldarren arteko gatazkari buruz hedabideetan egunero ikusten ditugun sufrimenduek eta basakeriek jende ezagunaren izenak eta abizenak hartzen dituzte hortik aurrera; ulergarri egiten zaizu Harresiak eta herri palestinar bakoitzaren irteeran dauden check point edo kontrol israeldarrek dakarten umilazioa, ezagutu eta bertatik bertara ikusi duzulako. Suntsitutako nekazaritza-lurrak eta lantegiak ikusi dituzu, eta baita pobreziaren mugan bizi diren herri palestinarrak ere, era guztietako luxuak erakusten dituzten kolonia sionistek inguratuta. Horrek guztiak bizirik iraungo du Palestinan bidaiatu diren guztien erretinan. Gauza bera gertatzen da Siriako Golango Gainekin, eskualde hori ere Israelek okupatuta baitu gaur egun. Hori guztia ez da inoiz ere ahazten.

 
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/10_Herri%20Palestinarraren%20errealitateari%20buruzko%20elkartasun%20zertzaladak%20%282007%29.pdf,350,465,link{/edocs}Euskaraz
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/10_Apuntes%20solidarios%20sobre%20la%20realidad%20del%20pueblo%20Palestino%20%282007%29.pdf,350,465,link{/edocs}castellano

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...