2026-03-20
HomeLan Osasuna IdazkaritzaApirilak 28Gure osasuna bermatzeko eredu propioa eraikitzeko beharra aldarrikatu du LABek

Gure osasuna bermatzeko eredu propioa eraikitzeko beharra aldarrikatu du LABek

Segurtasunaren eta Lan Osasunaren nazioarteko eguna ate-joka daukagun honetan, LAB sindikatuak Euskal Herrian langileen osasun egoerak okerrera egin duela salatu du gaur prentsaurrean. Aurtengo apirilaren 28a langileriaren eskubideei egiten zaien eta langileen osasunaren narriadurari estutze berria ekarriko dion testuinguruan datorrela azpimarratu du,  lan erreforma berriari erreferentzia eginez. Honekin batera, Hego Euskal Herrian izango diren ekimenen berri eman dute.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.