2026-09-29
HomeBidalketak2015GURE ESKU DAGO

GURE ESKU DAGO

EKAINAREN 21ean LANGILEOK BAIONA, BILBO, DONOSTIA, GASTEIZ ETA IRUÑEARA ERABAKITZEKO ESKUBIDEAREN ALDE


Nazio bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta herritarron garaia da. Hiru printzipio horien bueltan bagoaz urratsez urrats bidea egiten.

Bi urte dira Gure Esku Dago abian jarri zela eta iazko ekaineko giza-katea egin zenean garbi erakutsi zuen Gure Esku Dagok posible dela ekimen anitz eta guztiz parte hartzailearen bidez erabakitzeko eskubidearen aldeko motorrak aktibatzea euskal jendartean.

Orain pauso berri bat emateko ordua dugu. Jarrai dezagun aurrera bidean, ehuntze fasea borobilduz, adoste fasea eraikiz eta erabakitze fasea egikarituz.

Datorren ekainaren 21ean hitzordu garrantzitsua dugu eta LABetik gure militantziari eta euskal langile guztiei dei egin nahi dizuegu Gure Esku Dagoren deiari erantzunez aktiboki parte har dezazuen Euskal Herriko hiriburuak betez. Erabakitzeko eskubidearen aldeko bidean aurrera egitea gure esku dago.

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Aguraingo kale garbiketa zerbitzuan akordioa #LortuDugu!

Joan den astean, gure borroka publiko egin eta urrirako sei greba egun deitu zituzten Aguraingo kale garbiketa zerbitzuan lan egiten duten SEULA enpresako langileek, herriko jaiekin bat etorriz. Gaur, enpresak premiazko bilera batera deitu gaitu eta, azkenean, orain arte defendatu izan ditugun baldintzetan lortu dugu akordioa sinatzea.

Nafarroako ikuskizun eta ekitaldietako profesionalak grebara doaz berriz hitzarmen bat exijitzeko

LABek, Nafarroako ikuskizun eta ekitaldi sektorean %100aren ordezkaritza duenak, urriaren 10ean grebara deitu ditu sektoreko langileak, patronalari exijitzeko Nafarroako ikuskizun eta ekitaldietarako laguntza teknikorako...

Patronalaren blokeoa salatzen dugu eskola garraioko eta jolastokiko zaintzaileen hitzarmenean, eta Hezkuntza Sailari exijitzen diogu EAEko eskola publikoetan enplegua suntsitzeari utz diezaiola

Interim enpresak soldaten parekatzea mantentzeari uko egin diola salatzen dugu, eta langileei eta hezkuntza komunitate osoari mobilizatzera de egiten diogu.