2026-07-18
HomeIndustriaBeiraGuardian Laudioko langileen urteko lan orduak igo nahi dituzte

Guardian Laudioko langileen urteko lan orduak igo nahi dituzte


Guardian Laudioko LABeko sail sindikalak, urteko lanaldia 1.728  ordura igotzeko saiakera salatzen du. Egungo negoziazioetan lanaldia 1.642,5 ordutik 1.620 ordura pasatzea aztertzen ari dira, baina akordioaren zirriborroan  urteko jardunaldia 1.728ordukoa dela ageri da. LABek ez du horrelakorik onartuko eta langileei ere kontra egiteko deia luzatu die.

Hitzarmenaren negoziazioan, puntu nagusietan akordio bazegoen eta jardunaldi efektiboa orain dauzkagun 1.642,5 ordutatik 1.620 ordutara pasatzea negoziatzen zen. Hau da 7,5 lan ordu efektibo eguneko eta ordaindu gabeko ordu erdi deskantsu. Baina zirriborroan 1.728 orduko urteko jardunaldia agertzen da, 216 lanegunetan eta eguneko 8 lan ordu efectivo eginez. Honek gaur egun daukagun jardunaldiarekin alderatuta 85,5 ordutako jardunaldi igoera dakar berarekin.

Negoziazio mahaian dauden beste kideek (enpresa eta sindiatuak) ziurtatzen dut langileei aplikatuko zaiena 1.620ko jardunaldia dela, baina zirriborroan jartzen duenari begiratzen badiogu, hori enpresaren erabakien esku geratuko da. Gainera honek beste ondorio batzuk ditu, hain zuzen ere edozein aldaketa egiten bada, adibidez jardunaldia murrizteko eskaerak edo ERTE hipotetiko batean, jardunaldia erredukzio edo suspentsioa 1.728 orduko jardunaldiaren arabera kalkulatuko da. Gainera, afirmazio hauek egia badira, honek esan nahi du hemendik aurrera Guardian Laudio enpresan lanean hasiko diren langileei jardunaldi hau aplikatuko zaiela, eta beraz enpresan soldata eskala bikoiza berria aplikatuko dela.

Egoera honen aurrean, LABek argi utzi nahi du ez garela iruzur honen konplize izango eta ez dugula jardunaldi igoerarik ezta soldata eskala bikoitzik onartuko Guardian Laudion. Horregatik ez dugu aurreakordioa sinatu. Era berean langileei dei egiten diegu honelako baldintzak jasotzen dituen hitzarmena bazter dezaten.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Primafriok greba eskubidea urratzen segitzen du

Atzo, Arabako PRIMAFRIO enpresan bigarren lanuzte deialdia gauzatu zen. Aurrekoan bezala, enpresak berriro ere greba batzordeari lan zentrora sartzea debekatu zion, greba eskubidea urratuz...

LABek eta ELAk bilera eskatu diogu Mikel Torres lehendakariordeari, 1.500 euroko gutxieneko soldataren aldeko konpromisoak eskatzeko

Martxoaren 17ko greba orokor arrakastatsuaren ondoren ELA eta LAB Kongresuan gutxieneko soldata propio baten aldeko ekimena sustatzen ari gara. Greba Orokorraren aurretik Mikel Torresek uko egin zion grebaren deitzaileekin biltzeari;LABek eta ELAk, biltzeaz gain, konpromiso zehatzak eskatuko dizkiogu patronala presionatu dezan

Sidenorrek lehentasuna ematen dio produkzioari langileen osasunaren gainetik

Langileak etxera fisikoki eta mentalki suntsituta itzuli izan dira lanaldien ondoren, jasan behar izan dituzten tenperatura altuen ondorioz.