2026-02-01
HomeEkintza PolitikoaGuardia Zibilaren inposizio onartezina IruƱean

Guardia Zibilaren inposizio onartezina IruƱean

Guardia Zibilak urriaren 12ko IruƱeko ekitaldiak Larrabide pabiloira eramatea erabaki du, eguraldi txarra iragarrita dagoelako. Nafarroako Gobernuaren bermea duen erabaki horrek azpiegitura horretan aurreikusitako kirol jarduera eta lehiaketa guztiak bertan behera uztea ekarriko du.

LABen ustez, inposaketa hau guztiz onartezina da, eta gainera, argi baino argiago uzten ditu Gobernuaren lehentasunak. Antza denez, trikornio-desfile bat garrantzitsuagoa da ehunka neska-mutilen kirol-jarduerak sustatzea baino. Kirol espiritua eta bizimodu osasuntsua sustatzeaz harro dago Nafarroako Gobernua, baina unea iristean bere hitzak irensteko gai da, erakunde militar baten mesedetan.

Euria berdina da guztiontzat. Konbentzituta gaude salbuespen hau ez luketela baimenduko polizia talde hau ez den beste inongo kolektiborekin. Gera daitezela haien kuarteletan, eta utz diezagutela herritarroi lasai bizitzen eta eguneroko jarduerak ospatzen, desfile barregarrien eta nagusikeria militarraren menpe egon gabe.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...