2026-02-03
HomeZerbitzu PublikoakEusko JaurlaritzaGreba mugagabean diren Eskola Garraioetako langileek mobilizazio berriak iragarri dituzte

Greba mugagabean diren Eskola Garraioetako langileek mobilizazio berriak iragarri dituzte

Enpresek negoziaziorako duten borondate falta kontutan hartuta eta herrialde desberdinetan egindako asanblatan hala erabakita Eskola Garraioetako langileak greba mugabagean dira urtarrilaren 27tik. Datorren astean mobilizazio ezberdinak iragarri dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.

LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek urtarrilaren 27tik aurrera eskola garraio eta jolastokietako zaintzaileak greba mugagabeari ekin zioten. Nahiz eta sindikatuek negoziazioetan aurrera egin ahal izateko urratsak eman, enpresaren jarrerak ezinezko egiten du sektore langileek behar duten hitzarmena sinatzea.

Datorren asterako iragarritako mobilizazioak

ARABA

  • Otsailak 3 Adurza Ikastola eta San Ingnacioren artean (Iturritxu, 8) elkarretaratzea 9:15etatik 9:45etara.
  • Otsailak 4 EULENen (Urartea kalea, 15) 9:30etatik 10:etara elkarretaratzea.
  • Otsailak 5 Eusko Jaurlaritzan (Lakua, Donostia kalea, 1) 10:00etatik 10:30etara.
  • Otsailak 6 Hezkuntza Sailan (San Prudentzio kalea,18) elkarretaratzea 10:00etatik 10:30etara.
  • Otsailak 7 Durana Ikastolan elkarretaratzea 8:30etatik 9:00etara.

GIPUZKOA

  • Otsailak 3 Samaniego Tolosan elkarretaratzea 16:00etan.
  • Otsailak 4 Eusko Jaularitzan (Andia kalea, 13) 9:30etan.
  • Otsailak 5 LAKUAN 10:00etan.
  • Otsailak 6 CLECEn
  • Otsailak 7 Eusko Jaurlaritzan (Andia kalea, 13) 9:30etan.

BIZKAIA

  • Otsailak Eusko Jaurlaritzan (Gran Vía 85) elkarretaratzea 9:30etan.
  • Otsailak 4 EULENen elkarretaratzea 9:30etan (Lehendakari Agirre 29)
  • Otsailak 5 LAKUAN 10:00etan.
  • Otsailak 6 Eusko Jaurlaritzan 9:30etan (Gran Vía 85)
  • Otsailak 7 EULENen elkarretaratzea 9:30etan (Lehendakari Agirre 29)

  

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...