2026-03-17
HomeIndustriaMetalgintzaGreba mugagabean dira Itziargo Correan

Greba mugagabean dira Itziargo Correan

Nicolas Correa enpresak (Correa Anayak) Itziarko lantokiko lan-baldintzen funtsezko aldaketa bat aurrera eramatea erabaki du, langile guztiak Burgoseko lantokira bidaltzeko asmoarekin. Erabaki honek Itziarko langile guztiei eragiten die, 58 langileri hain zuzen. Erabaki hau oztopatu nahian langilean greba mugagabean dira.

Kontsulta-aldia urtarrilaren 23an hasi zen eta 15 egunetan garatuko da. Azken erabakia otsailaren 7an hartuko dute. Aurreko astean hainbat bilera egin dituzte langileen ordezkariek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin, aurrerapen eta konpromiso gutxi lortuz.

Atzo, urtarrilak 31, egin zuen enpresarekin hirugarren bilera komiteak. Oraingoan ere kontsulta-aldia geratzeko eskatu zuen komiteak, egoera aztertu eta Itziarko lantegirako bidegarritasun plan bat egiteko aukera zabaltzeko. Enpresaren erantzuna, berriro ere ezezkoa izan zen, erabakia irmoa zela eta ez dagoela atzera bueltarik.

Langileak greba mugagabean daude urtarrilaren 23tik, eta horrela jarraituko dute enpresak erabaki hau atzera bota arte. Gure ustez, horren atzean erabaki politiko bat dago, Burgoseko Administrazioko Kontseiluan hartutako erabaki politikoa, hain zuzen. Eta horren ondorioz, lantoki bat itxi, 58 lanpostu suntsitu eta ekoizte-prozesua Euskal Herritik aterako da.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Goizean zehar grebaren jarraipen zabala zerbitzu publikoetara, hezkuntzara eta beste sektoreetara hedatu da

Martxoaren 17ko Greba Orokorra aurrera doa Hego Euskal Herri osoan; piketeek euren lanarekin jarraitzen dute. eta manifestazio nagusietara abiatzeko lehen zutabeak osatzen ari dira...

Greba Orokorra jarraipen zabala izaten ari da lehen orduetan

Martxoaren 17ko greba orokorra hasi da Hego Euskal Herri osoan; jarduera ohiko astegun batekoa baino askoz baxuagoa da, eta trafikoaren dentsitatea jaitsi da. Lantoki askotan...