2026-07-22
HomeLAB SindikatuaGreba OrokorraGreba egunean Gernikan inputatutako 18 kideei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea

Greba egunean Gernikan inputatutako 18 kideei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea

Gernikan greba egunean, poliziak pikete informatiboa erretenitu ondoren, Erkorekako enpresako banatzaile baten salaketaren ondorioz, 18 lagun "delito contra los trabajadores, daños y coacciones" egotzita inputatutarik gaude. Pentsioen erreformaren salaketarekin jarraituz eta inputatuekiko elkartasuna adierazteko, gaur kontzentrazioa burutu dute LABeko kideek Gernikako erkoreka supermerkatu baten aurrean.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ikuskizun eta ekitaldietako langileek grebak deitu dituzte Gasteizko jaietan eta Donostiako nahiz Bilboko aste nagusietan

Berriro elkartu gara ikuskizunen eta ekitaldiaren hitzarmena negoziatzen dugun sindikatuok. Oraingoan, EAEko hiru hiriburuetako jaietako greba-datak iragartzeko egin dugu. Aski dela esan duen sektore oso baten indarrarekin eta babesarekin egiten dugu, gainera.

Euskaraz negoziatu ahal izateko plana eskatu diogu Lan Harremanen Kontseiluari

LAB EAEko Lan Harremanen Kontseiluarekin (LHK) bildu da negoziazio kolektiboan euskarak izan behar duen presentziaz eta erabileraz aritzeko. Bileran, sindikatuak berretsi du euskarak lan harremanetan eta negoziazio kolektiboan urrats sendoak egin behar dituela, eta horretarako neurri zehatzak hartzea ezinbestekoa dela.

Osakidetzako mahai sektorialetik altxatu gara, Euskadiko Sendagileen Sindikatuarekin egindako isilpeko negoziazioaren aurrean

LABen uste dugu langile kolektibo guztien ahotsa entzun behar dela, eta negoziazio kolektiboa ezin dela sindikatu edo kolektibo bakar baten eta administrazioaren arteko aldebiko harremanera mugatu. Udazkenean, lan baldintzak hobetzeko eta osasun zerbitzua indartzeko mobilizazio dinamika bultzatuko dugu.