2026-02-02
HomeIndustriaPapergintzaGipuzkoako papergintzako hitzarmeneko aurreakordioa positiboki baloratzen dugu

Gipuzkoako papergintzako hitzarmeneko aurreakordioa positiboki baloratzen dugu

Gaur Negoziazio Mahaian egin den bileran, 15 bilera egin eta gero, aurreakordio batera iritsi da. Patronalak ekarri duen azken proposamenaz, aztertu eta gero, eta hainbat edukitan lorpen garrantzitsuak erdietsi ditugula ikusirik, balorazio ona egiten du LABek.

Patronalak egin zuen lehen proposamena irauli dugu. Aurreko negoziazioetan lortutakoa kendu nahi izateaz gain, gure lan baldintzak kaskartu nahi zituen. Genuenari eutsi diogu eta soldatak KPIren gainetik hobetu ditugu. Gaixotasun-lizentzia hobetu dugu; eragingarriak dirauen bitartean, erabili ahal izango dugu. Eta negoziazio honetan aldarrikapen nagusienetakoa ere lortu dugu, hau da, “Non Stop” enpresa itunei eta Txanda Jarraituei dagokienez, soldata erregimena ez aplikatzeko edo desloturazko klausula ezarriko balitz, Probintzia Hitzarmenetik deslotzeko ezarri ohi diren lege berme berak ezar dakizkiela. Horrela, enpresaren bat enpresa-akordiotik deslotu nahi izanez gero enpresa eta sindikatuen adostasunaren bitartez egin beharko da. Lan Erreformari aurre egin diogu.

Aurrekordio hau sektore osoari dagokion lorpena da. Gure lan baldintzen alde eutsi diogun borrokaren ordaina da. Egin ditugun mobilizazio eta greben eraginez lortu dugu patronalak iritziz alda zezan eta orduan ekin zitzaion proposamen onuragarriak agertzeari, ordura arteko jarrera zorrotza baztertuz.

Horregatik, LAB sindikatuak datorren astean enpresetan egingo diren asanbladatan aurreakordioaren alde agertuko da. Berriro ikusi da borrokatzeak fruituak ematen ditu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...