2025. urte bukaeran erori zen Gipuzkoako Mendizaleen Federazioko hitzarmena berritu dugu hurrengo hiru urteetarako.
Hitzarmen berri honen iraunaldian zehar 60 lan ordu gutxiago egitea adostu dugu: 2025. urteko 1688 lan orduetatik 2028. urtean egin beharreko 1628 lan orduetaraino jaistea, hain zuzen.
Soldaten eguneraketa KPI-tik gorakoa izatea ere lortu dugu, jakin badakigulako KPI-ari lotutako soldata igoerekin soilik ezin zaiola bizitzaren garestitzeari aurre egin. EAE-ko KPI + %1-eko soldata eguneraketak izango dituzte, hemen lan egiten baldin badugu hemen erabaki nahi dugulako ere.
Baja medikuen kasuan ere atzerapausorik ez dugu eman patronalak “absentismoaren” aitzakiarekin etengabe egiten duen erasoaren aurrean. Baja epealdian soldata osoa jasotzeko eskubidea bermatu diegu berriz ere langileei.
Familia eredu normatibotik aldentzen gaituen baimena ere lortu dugu eta honi esker, binkulograma ezarri ahal izan dugu, senitarteko harremanetik haragoko lagunak zaintzeko eskubidea bermatzen duena, Langileon Estatutuan zehazten den 2. graduko ahaidetasunaren eskubide berdinekin.
Gora langileon borroka!

