2026-11-27
HomeEkintza SindikalaGipuzkoako esku hartze sozialeko II hitzarmenaren aurreakordioa sinatu dugu

Gipuzkoako esku hartze sozialeko II hitzarmenaren aurreakordioa sinatu dugu

Atzo, azaroak 3, Gipuzkoako Esku Hartze sozialeko II hitzarmenaren aurreakordioa sinatzea lortu genuen. LAB eta ELAk %36,36ko errepresentazioarekin eta CCOO %27,27 errepresentzaiorekin mahaia osatzean, batera aritu gara negoziaketa osoan eta 2 urtetako negoziaketa gogor eta mobilizazioen ostean lortu dugu.

LABek akordioa oso positibotzat ematen du, lehenik eta behin lan erreformaren kontrako klausula antireformak sartu ditugulako hau da,ultraktibitatea, flexibilitatea kentzea, mutuen kentzea gaixotasun arruntetan eta absentismoaren jarraipenean, ultraktibitatea, 82,3. artikuloaren ez aplikatzea, mugikortasun geografikoa ez aplikatzea, etab.

Horiez gainera ordainsarien igoera, lan orduen jetsiera asteko 35 orduak , oporren egunak handitzea, aitatasun eta amatasunean hobekuntzak, kontziliaketan hobekuntzak, berdintasunean, subrogazioan berme gehiago, etab…

Patronalren aldetik Hedatzen izan dugu eta ikusi daitekeznez borondatea badago herrialdeko hitzarmenak sinatu daitezke eta eduki garrantzitsuekin, honek sektoreko langile guztien lan baldintzak duinak izan daitezen bermatzen du baita enpresek ere inolako gatazkarik ez egotearena enpresetan.

Azkenik eskerrak eman bai gure delegatu baita afiliatuei ere, egindako mobilizazio, batzar, etab parte hartu eta hau posible egiteagatik.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

00:01:56

Lanean indarkeria matxistaren aurkako konpromiso berriak aldarrikatzeko mobilizatu gara

Iruñean eta Gasteizen elkarretaratze bana egin dugu gaur, azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna.

Babes zabala lortu dugu Arabako bi enpresa pribatu handienetako hauteskunde sindikaletan

LABen eskaintza sindikal eraldatzailea eta kontraboterekoa indartuta atera da.

Bat egiten dugu Emakumeen Mundu Martxak Bilboko erailketa matxistaren aurrean deitu dituen mobilizazioekin

Emakume* bat erail dute Bilbon, Euskal Herriko seigarrena urte hasieratik. Honen aurrean, mobilizazioak deitu ditu Emakumeen Mundu Martxak, eta LABetik kalera ateratzeko deia egiten...