2026-02-02
HomeIndustriaMetalgintzaGardentasuna eskatuz kontzentrazioa egin dute gaur Gasteizko BSH-BOSCHen

Gardentasuna eskatuz kontzentrazioa egin dute gaur Gasteizko BSH-BOSCHen

Gaur berriro kontzentrazioa egin du enpresa-batzordeak lantokiaren aurrean, BSH-BOSCHek enpresako langileekin harramena izateko inposatu duen “isiltasunaren legea” salatzeko. Salerosketaren inguruan dagoen egiazko informazio faltak sortzen duen iluntasunak galdera asko gaineratzen ditu operazio honen inguruan, eta lantegi honen etorkizunaren inguruko kontuz aritzera eramaten du langileen ordezkaritza.

ENPRESA-BATZORDEAREN OHARRA
Taldearen Zuzendaritzak jarraitzen du lantegiaren etorkizunaren inguruko bermeekiko hartutako konpromisoak bete eta ezta sinatu gabe. Konpromiso horien artean, ez da sortu salerosketaren jarraipenerako batzordea, enpresa-batzordeak prozesu guzti honen inguruko informazio puntuala jasotzea bilatzen zuena.

Informazio faltari, gehitu behar diogu harremanen bat geneukan solaskide bakarraren kargu-uztea, lantegiko zuzendariarena. Prozesuaren kudeaketak sortarazi dizkigun zalantza guztiak ere azpimarratu behar ditugu, enpresak ez baitu ezer egin konfidantza transmititzeko eta postu garrantzitsuak zituzten 21 pertsonak lana uztea ebitatzeko, eta honek zailtasuna gehitzen dio gure etorkizunari.

Gaur egun ditugun albisteak, ez BSH-BOSCHek ez erosleak konfirmatzen ez dizkigutenak, komunikabideetatik jaso ditugu. Badira kezka eragiten diguten zenbait kontu, enpresa eroslearen interes nagusia UFESA marka eskuratzea izan litekeelako, lantegia etorkizun hurbilean uzteko. Honek programatutako itxierara eraman gintzake, gure kezka nagusia dena salerosketa prozesua hasi zenetik, eta gure borroka eta proposamenen bidez ekiditen ahalegindu garena eta ahaleginduko garena.

Hortaz, kezka dago erosleak egin dezakeen operazio espekulatiboaren inguruan eta honezkero adostuta dagoen denbora baten ondoren jarduera modu progresiboan bertan behera uztearen inguruan, baita enpresa-batzordearekin lortu zen akordio sozio-laboralean ere -3 urte eta erdi-. Bai saltzaileak bai erosleek onar lezaketen epea.

Guzti horrengatik, langileek berriro erakusten dute mobilizatzen jarraitzeko eta enpleguaren, jarduera industrialaren eta lan-eskubideen defentsan eragile aktibo izateko prestasuna orain, epe horretan zehar eta baita ondoren ere. Honela, BOSCH taldeari exijitzen diogu modu ofizialean prozesu honen inguruan duen informazio guztia helarazteko, bere konpromisoak bete ditzala eta bermeak bere gain har ditzala lantegi honek etorkizuna izan dezan. Era berean, erosleari epe luzerako plan industrial eskatzen diogu, gure etorkizuna bermatuko duena eta soilik espekulatiboa ez den operazio baten aurrean ez gaudela bermatuko duena.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...