2026-03-12
HomeEkintza PolitikoaEuskal Presoak etxera ekarri behar ditugu. U9an Bilbo eta Baionara

Euskal Presoak etxera ekarri behar ditugu. U9an Bilbo eta Baionara

LAB sindikatuak euskal presoen eskubideen alde eta urtarrilaren 9an Bilbon Sarek deitu duen manifestazioan parte hartzeko deia eginez mobilizatzen ari da egunotan. Gaur Iruñean, Durangon, Bergaran…, atzo Ondarrun, Gasteizen… Euskal gatazkaren ondorio eta konponbidearen parte diren presoei ezartzen zaizkien salbuespenezko egoera eta neurriekin amaitzea exijitu dugu.

Euskal presoen eskubideen aitortza euskal jendartearen gehiengoaren nahia da; presoen afera konpontzea ezinbesteko urratsa da Euskal Herrian bake eta konponbide prozesuan aurrera egiteko. Eta egoera honekin amaitzeko, euskal presoak etxera ekar ditzagun, mobilizazioa ezinbestekoa dugu. Mobilizazioa da elkartasunetik konpromisoetara pasatzeko modurik eraginkorrena.

LABeko kideak urtarrilaren 9an Bilbon izango gara, eta euskal langilei bertan parte hartzeko deia luzatzen diegu. Mugi daitezen harriak, Euskal Presoak Euskal Herrira. Urtarrilaren 9an, arratsaldeko 17:00etan, Bilbo eta Baionan.


 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Zubietako Erraustegiko langileen lehenengo lanuztea eta manifestazioa

Gaur, martxoak 12, Zubietako erraustegiko langileen lehenengo lanuztea eta manifestazioa izan da, beraien lan baldintzak arautu behar dituen enpresa hitzarmena aldarrikatzeko. Aurreko astean eta proposamen...

LAB sindikatuak positiboki baloratu du EAEko espetxeetan Administrazioak ekainaren 1etik aurrera ez direla 24 ordutako txanda kateaketak onartuko erabaki izana

Erabaki hori azken urteetan LABek lan osasunaren eta atseden eskubidearen alde egindako etengabeko salaketen ondorio da. Sindikatuak azpimarratu du urteak behar izan direla espetxe eskumenak...

Hithium enpresa Nafarroara etortzea bertako industriarentzat eta sektoreko langileentzat berri gazi-gozoa da

2025ean Nafarroako Industrian egondako enplegu suntsiketaren ondoren, bertze transnazional bat lekukoa hartzea ez du herrialdeko eta bertako langileriaren beharrak aseko. Pasa den urtean Nafarroako Industriak...