2026-03-10
HomeEkintza PolitikoaEuskal preso eta iheslarien kaleratzea eskatzeko mobilizazioak

Euskal preso eta iheslarien kaleratzea eskatzeko mobilizazioak

Atzo, uztailaren 19an, mobilizazioa egin genuen Gasteizen “Euskal preso eta iheslariak KALERA” lemarekin. Gotzon Kortazar Gasteizko arduradunak, sindikatua kale zein enpresa mailan lantzen ari den preso eta iheslari politikoen inguruko ildoaren barruan kokatu zuen mobilizazioa.

Adierazi zuen mobilizazioaren helburua Espainiako estatuak darabilen duen dispertsio politika salatzea eta era berean, presoak Euskal Herrian elkartzea. Espainia zein Gasteizko gobernuetako ordezkariek berriki egindako adierazpenak gogoratu zituen Euskal Herrian dauden baldintza politiko berrien aurrean presoen hurbilketa eskatzeko, benetan urratsik ematen ari ez direla kritikatuz.

Kortazarrek nabarmendu zuen LABek eskatutako neurriek gatazkaren behin-betiko konponbidean pauso gehiago ematera lagundutuko luketela eta eskatu zuen presorik zaharrenen, gaixorik daudenen edo zigorraren bi herenak beteta dituztenen hurbilketatik hastea.

Atzokoaz aparte, LABek mobilizazio gehiago deituko ditu datozen egunotan euskal preso eta iheslarien kaleratzearen alde, besteak beste, datorren uztailaren 27an, ostirala, 12:00etan Debako hondartzan.


 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Administrazioaren euskalduntzea oztopatzeko, langileen erabilera interesatua egiten ari dira hainbat eragile

Berme legal sendoak exijitzen ditu LABek, euskararen normalizazioa zapuztu eta euskaldunon hizkuntza eskubideak urratzen dituen oldarraldi politiko, sindikal eta judizial euskarafoboaren ekinbidea gerarazteko.

Bilboko Alde Zaharreko greba komiteak etxebizitza turistiko bat berreskuratu du espekulazio inmobiliarioa salatzeko

Ekintzak etxebizitzaren arazoa martxoaren 17ko greba orokorrarekin eta 1.500 euroko gutxieneko soldataren aldarrikapenarekin lotzen du Bilboko Alde Zaharreko greba komiteak etxebizitza turistiko bat berreskuratzeko ekintza...

SIDENORen lanpostuen defentsan eta negoziazioaren alde borrokan jarraituko dugu

SIDENORetik Azkoitia hiltzen uzten ari da. Azken urteetan 200 lanpostu inguru suntsitu dira Azkoitiko lan-zentroan. Nabarmena da Azkoitirako ez dagoela etorkizuna bermatuko duen plangintzarik...